Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu turismoaren eta merkataritzaren sektorea laguntzeko

2020-05-19
15 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak turismoa eta merkataritza laguntzeko. Sonia Pérez Ezquerra, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak aurkeztu du kontseiluan bertan onartutako "Covid19 Ezohiko Laguntzen Programa". Azaldu duenez, 7,5 milioi bana bideratuko dira bi arloetara.
bideoa prestatzen
Hego Euskal Herrian lurralde historikoaren barruan mugitzea baimenduta dago

2020-05-18
Espainiako Gobernuak 0, 1 eta 2 faseetako irizpide orokorrak aldatu ditu. Lehen faseko aldaketen tartean, 10.000 biztanle arteko udalerrietan ez da paseoan ateratzeko adinaren araberako ordutegirik izango. Horrez gain, aukera dago 400 metro karratuko baino gehiago dituzten merkataritza-establezimenduak irekitzeko.Urkulluren exekutiboak ere, dekretua berria argitaratu du. Orain arte izan diren baino neurri arinagoekin. Bestalde, Nafarroako Gobernuak txoko eta elkarte gastronomikoetan biltzea debekatu du.
bideoa prestatzen
Lehen faseko neurriak arindu ditu Espainiako Gobernuak

2020-05-18
10.000 biztanle arteko udalerrietan ez dago paseoan ateratzeko adinaren araberako ordutegirik eta lurralde historikoan askatasunez mugitu daiteke. Horrez gain, ehiza eta arrantza baimenduta daude eta aukera dago 400 metro karratuko baino gehiago dituzten merkataritza-establezimendu eta lokalen ateak irekitzeko. Leku publikoetan maskaren erabilera arautuko du Espainiako Gobernuak datozen egunetan.
bideoa prestatzen
EAEk deseskalatzearen 1. fasera igarotzeko baldintzak betetzen dituela adierazi du Urkulluk

2020-05-08
COVID-19aren krisiaren kudeaketaren azalpenak eman ditu Iñigo Urkulluk. Jaurlaritzaren datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hurrengo fasera igarotzeko moduan daudela adierazi du.
bideoa prestatzen
Lehen fasera igarotzeko eskatuko dute Iruñea eta Gasteizko gobernuek

2020-05-07
Nekane Murgak eta Javier Remirezek lehen fasera igarotzeko eskatuko dute EAE eta Nafar erkidegoarentzat.
bideoa prestatzen
Aizpea Otaegi: "Denbora errekorrean, gure komunitateko kolektibo zaurgarrienak detektatu eta euren beharrei aurre egiten saiatu gara"

2020-05-06
Elkarrizketaren tartean, Hamaika Telebistan Errenteriako alkate Aizpea Otaegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ingurukoak, udaletxeak hartutako neurriak, zaintza sare komunitarioa eta talde guztiek ontzat emandako "Talka plana" izan ditugu hizpide.