Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Espainiar Estatuak 'normaltasun berria' arautuko duen dekretua onartu du

2020-06-09
Hego Euskal Herrian aurrerantzean ere derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun distantzia mantentzea. Neurriak indarrean egongo dira alarma-egoera bukatzean eta osasun krisialdia bukatu arte indarrean egongo da.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean erabakiko du alarma-egoerarekin jarraitu edo ez

2020-06-11
Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, lau egun gutxi dira ondorio bat ateratzeko gaixotasuna fase berri honetan izaten ari den bilakaeraz, eta egokiago iritzi diote aste oso baten bilakaera aztertzeari.
bideoa prestatzen
Hego Euskal Herria hirugarren fasean sartuko da astelehenean

2020-06-05
Datorren astelehenetik aurrera deseskaladaren hirugarren fasean izango da Hego Euskal Herria osoa. Hala adierazi du Espainiako Osasun Ministroa den Salvador Illak, Maria Jesus Montero gobernuko bozeramailearekin egindako agerraldian.
bideoa prestatzen
Madrilek atzera egin eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga uztailaren 1ean irekiko da

2020-06-04
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga uztailaren 1ean zabalduko da azkenik, Madrilek atzera egin eta gero. Reyes Maroto Espainiako Industria ministroak eman du dataren berri, baina gobernuak gero zuzendu egin du ministroak esandakoa. Ia hiru hilabete dira muga itxita dagoela, eta horrek eragozpen ugari eragin dizkie eremu horretan bizi diren herritarrei.
bideoa prestatzen
Karmelo Landa: “Espainiako Gobernua birusak baino independentismoak kezkatzen du”

2020-06-02
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak kargugabetu dituen Guardia Zibilen kasuak gorteko iskanbila eragin du Madrilen. Estatu Sakonak ez du koaliziozko gobernua gustuko, nahiz eta baten bat estoldetatik gertu izan den. Euskal Herritik begiratuta, interesgarri suertatzen da auzia, izan ere, bistara geratzen ari da beste behin, Frankismoaz geroztik mantentzen den Estatu Sakona, etsaitzat jotzen duen oro ezabatzen duena, sektore judizial, militar eta polizialen adostasunarekin. Hortaz aritu da Karmelo Landa katedraduna, iritzi duenez, guztiaren harira, independentzia-prozesuaren fase berri batean sartzeko baldintzak sortu daitezke.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera

2020-05-27
Andoni Ortuzarrek eta Carmen Calvo Espainiako presidenteordeak gaur goizean itxi dute hitzarmena. Jeltzaleek garrantzia politiko handia eman diote gaur hitzartutakoari. EH Bilduk gobernuarekin lan-erreforma bertan behera uzteko akordia lortu ondoren, jeltzaleen eta sozialisten arteko harremanak kolokan gelditu dira.