Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Ion Ansa (Analista politikoa): “Lakuak inplizituki onartu du autonomiak dituen bi alor garrantzitsuenetan ez dituela gauzak espero bezain ondo egin”

2020-09-09
Iñigo Urkulluren hirugarren Gobernuko hamaika sailburuek euren kargua hartu dute Ajuria Enean. Ekitaldian, arduraren lehendabiziko zina Josu Erkorekak egin du, izan ere, berebiziko garrantzia izango du bozeramaile ohiak Eusko Jaurlaritza berrian. Badirudi, pisu politikoa lehenetsi duela Urkulluk Gobernuaren eraketan. Hala adierazi du Ion Ansa analista politikoak ere, esanez, aurreko legealdiarekin alderatuta, alderdiko egiturek pisu handiagoa dutela Lakuaren osaketa berrian.
bideoa prestatzen
Lehen gobernu kontseiluaren aurretik hartu dute kargua sailburu berriek

2020-09-08
Hasi du ibilbidea Iñigo Urkullu buru duen Lakuako Gobernu berriak, hamaika sailburuen kargu hartzearekin batera. Izan ere, sailetako buruek karguak hitzeman ondoren, lehen aldiz bildu da XII. legegintzaldiko Gobernu Kontseilua. Horretan, koronabirusak eragindako krisitik ekonomia suspertzea izan da eguneko gai nagusia.
bideoa prestatzen
Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua

2020-09-07
Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egin duen egun berean jakitera eman ditu Jaurlaritzak sailburuen izenak. Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua: sei gizonek eta bost emakumek osatuko dute, EAJren eta PSEren artean banatuko dituzte sailak, ez dago independenterik, eta aurreko gobernua baino euskaldunagoa izango da.
bideoa prestatzen
Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakari hautatu dute hirugarren aldiz

2020-09-04
Espero bezala, Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu izendatu du lehendakari, EAJren eta PSE-EEren babesarekin. Hala, gehiengo osoz hautatua izan eta gero, gobernabidea bermatuta izango du Urkulluk bere hirugarren agintaldian.
bideoa prestatzen
Beltran de Herediak ez du karguan jarraituko

2020-09-03
Lakuako Barne sailburu izan den Estefania Beltran de Herediak ez du karguan jarraituko, EAJk senatari autonomiko gisa proposatuko baitu.
bideoa prestatzen
Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratuko du gaur hirugarren aldiz lehendakari izateko

2020-09-03
Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratuko du gaur hirugarren aldiz Jaurlaritzako lehendakari izateko, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Elkarrekin Podemosek ez ditu babestuko ez Iñigo Urkulluren ez Maddalen Iriarteren hautagaitzak, eta abstenitu egingo da bi bozketetan. Goizeko 09:30ean hasi da inbestidura saioa. Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek euren proiektuak alderatu dituzte bertan. Arratsaldean alderdien arteko eztabaida izango da, eta iluntzean egingo dute bozketa.