Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Nekane Arzallus Donostiako Udaleko hirigintza zinegotziaren agerraldia eskatu du EH Bilduk

2019-07-10
Nekane Arzallus Donostiako Udaleko hirigintza zinegotziaren agerraldia eskatu du EH Bilduk, Belartza II eremuan Donostiako Udalak egindako kudeaketari buruzko azalpenak eman ditzan. Auzitegiek obrak egin ahal izateko Donostiako Udalak emandako baimenak legez kanpokoak direla ebatzi ondoren eskatu du agerraldia EH Bilduk.
bideoa prestatzen
Donostiako Udalak adierazpen bateratua egin du Ekainaren 28aren harira

2019-06-28
Ekainaren 28aren harira, Udal-adierazpen bateratua irakurri dute gaur Donostian udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek. Nazioarteko LGTBI+ eguna dela eta udaletxean jarritako ortzadar bandera bat balkoian jarrita, eta are bandera handiago bat lurrean zabalduta, duela 50 urte New Yorkeko StoneWall Inn-en izandako sarekadak eragindako istiluak gogoan hartuta ekin diote ordezkari politikoek adierazpena irakurtzeari. Bederatzi puntutan banatutako adierazpena EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Donostiako ordezkariek irakurri dute hurrenez urren. Adierazpena ber bateratua izan den arren, ekitaldiaren amaieran PPko ordezkarien jarrera salatu du Aitzole Araneta, elkarrekin Podemoseko zinegotziak.
bideoa prestatzen
Dimisioa eman du Urizarrek, "ziklo politiko baten amaierara iritsi delako"

2019-06-25
Ziklo politiko baten amaierari irtsi delako hartu du dimisioa aurkezteko erabakia Pello Urizar, orain arte Eusko Alkartasunako idazkari nagusi izan denak. Astelehen arratsaldean eman zuen Urizarren dimisioaren berri alderdiak, eta astearte goizean azaldu ditu erabaki hori hartzeko arrazoiak Urizarrek berta.
bideoa prestatzen
EH Bilduk jarrera irekia mantenduko du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan

2019-06-24
Euskal Autonimia Erkidegoko aurrekontuen negoziaketen aurrean jarrera irekia mantentzen duela iragarri du EH Bilduk. Maddalen Iriarte, soberanisten gasteizko legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du orain arte erakutsi duten akordiorako borondate berberarekin ekingo dietela Jaurlaritzarekin 2020ko aurrekontuari buruz egitekoak diren bilerei. Iriartek azpimarratu du akordioetarako prest egoteak ez duela esan nahi Urkulluren exekutiboak dioenarekin itsu-itsuan bat egingo dutenik, eta EAJ EH Bildurekiko mantentzen ari den jarrera erasokorra salatu du. Asteazken honetan, ekainaren 26an ekingo dio Pedro Azpiazu, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta ogasun sailburuak, aurrekontuak negoziatzeko bilera errondari. Lehen egun horretan PP eta Elkarrekin Podemosekin bildu ondoren, uztailaren 2an, datorren asteartean egingo du bilera sailburuak EH Bilduko ordezkariekin.
bideoa prestatzen
Podemos Euskadik ikasturteko balorazioa egingo du larunbatean Gasteizen

2019-06-24
Podemos Euskadik ikasturte honetan legebiltzarrean burututako lanen inguruko balorazioa egingo du larunbatean Gasteizen, 10:30ean. Andeka Larreak, Ahal Duguko kideak azaldu bezala, politika "beste modu batera" egin daiteke eta euskal politikan zuzeneko eragina izatea da alderdiaren asmoa.
bideoa prestatzen
Podemosek 250 neurri aurkeztu ditu Nafarroako Gobernua adosteko negoziaketetan

2019-06-20
Podemosek Nafarroako Gobernu berria adosteko akordio programatikorako 250 neurri aurkeztu ditu. PSNren jarrerarekiko baikor agertu dira alderdi moreko Eduardo Santos, Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez. Atzo Parlamentuko mahaia osatu ostean, hurbilago ikusten dute Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa.