Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Joseba Agirretxea (EAJ): "Espainiar judikaturak desafio gisa hartu du Europak Junquerasen kasuan planteatu diona"

2020-01-13
Joseba Agirretxeak legegintzaldia hasi berri du Espainiako Kongresuan. Eskuineko alderdiez galdetuta, nabarmendu du "eskuina eskuin mutur bihurtu dela eta bloke bakar gisa funtzionatzen duela". Halaber, azpimarratu du "espainiar judikaturak desafio gisa hartu duela Europak Junquerasen kasuan planteatu diona".
bideoa prestatzen
Arnaldo Otegi: "Ezker independentistak berpizte bat behar du herri honi etorkizunera begira dagoen proiektu bat eskainiz

2020-01-09
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi Hamaika Telebistan egon da. Bertan, Pedro Sanchez-en inbestidura saioan koalizioak izandako jarreraren inguruan, EAE-n egitekoak diren hauteskundeen inguruan eta EH Bilduren proiektuaren inguruan aritu gara. Otegiren aburuz, ezinbestekoa da "modu agerikoan independentista eta ezkertiarra den fronte zabala osatzea".
bideoa prestatzen
Erreakzio ugari eragin ditu De Miguelen auziko sententziak

2019-12-17
Alderdiek gogor kritikatu dute jeltzaleen jarrera eta erantzunkizun politikoak eskatu dituzte.
bideoa prestatzen
Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos): “PSOE eta EPen arteko akordioa une honetan politikan dagoen aukerarik onena da”

2019-12-16
Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioari esker onartu ahal izango ditu 2020ko aurrekontuak Eusko jaurlaritzak. Miren Etxebeste, Elkarrekin Podemoseko kideak adierazi digu aurrekontu horiek ez direla euren aurrekontuak, baina hainbat neurri aurrera eramateko aukera ematen dutela. Autogobernuari buruz berriz, eta batez ere erabakitzeko eskubideari dagokionean, Eaj eta EH Bilduren planteamenduak “oso sinplistak” iruditzen zaizkiola azaldu digu. Bere esanetan, alderdi horiek “askotan ez dute kontutan hartzen Espainiaren barruan eta Europaren barruan gaudela”. Madrila begira jarrita, Pedro Sanchezen inbestidura saioari begira, azpimarratu du PSOE eta Elkarrekin Podemosen akordioa dela une hauetan dagoen aukerarik onena.
bideoa prestatzen
Gobernagarritasunaz eta lurralde ereduaz aritu dira Urkullu eta Sanchez

2019-12-17
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea hasia da inbestidurarako babes bila eta horren harira, telefono deia izan du hamabost minutuz Urkullurekin. Atzo PP eta Ciudadanos alderdietako ordezkariekin elkartu zen; gaur, ordea, PSOEko ordezkariak EH Bildurekin bildu dira eguerdian, publikoki lehen aldiz.
bideoa prestatzen
Euskal Errepublika aldarrikatzera deitu du EH Bilduk abenduaren 6an

2019-12-04
EH Bilduk Euskal Errepublikaren aldeko manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritarrak Espainiako Konstituzioaren egunean. Batzuek konstituzioa ospatu bitartean euskaldunak Euskal Errepublika aldarrikatzera atera behar direla adierazi du Jasone Agirre koalizioko kideak, bere hitzetan, ozen esateko espainiar konstituzioak ez dituela ordezkatzen.