Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Espainiako hauteskundeen laugarren eguna

2019-11-04
Euskal Herriko alderdiek Madrilera eramango dituzten proposamenak mahai gainean jartzen dihardute. EH Bilduko Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak gaineratu du emakume feministak ordezkatuko dituen ahots indartsua behar dela Madrilen. EAJk Euskadi agendan sartzeko eskatu dio Sanchezi. Aitor Esteban EAJko Madrileko bozeramaileak herritarren arazoei begiratu behar zaiela nabarmendu du. PSEri dagokionez, inkestek garaile jartzen duten arren, arriskua dagoela esan du gaur Patxi Lopezek. Atsekabea gainditzeko deia egin du Elkarrekin Podemosek eta haserrea boto bihurtzeko eskatu.
bideoa prestatzen
Donostiako udalbatzarra eten dute EH Bilduk estelada bat jarri duelako

2019-10-24
Urriko ohiko udalbatzarra hasi orduko eten du Eneko Goiak, Donostiako alkate eta udalbatzarreko presidenteak bilkura. EH Bilduren udal taldeak Katalunian gertatzen ari dena salatzeko estelada bat jarri baitu aretoan. Goiak hiru aldiz eskatu dio Reyes Carrere bozeramaileari kentzeko, eta hirutan ukatu du. Ondorioz, Bozeramaileen Batzordera deitu ditu Goiak alderdi guztietako bozeramaileak.
bideoa prestatzen
Bilboko EH Bilduk herritarrekin lan egingo duen udaltzain eredua aldarrikatu du

2019-10-11
Polizia ereduen inguruko jardunaldietan parte hartu dute EH Bildu Bilboko kideek. 175 urte bete ditu Bilboko udaltzaingoak eta polizia komunitarioarekin lotutako gaiak jorratu dituzte beste hiri batzuetako esperientziak ezagutuz. Pertsona guztien askatasun eta eskubide guztiak defendatuko dituen segurtasun eredua eraiki behar dela nabarmendu du EH Bildu Bilbok. Paradigma aldaketaz ohartarazi nahi izan dute ere: herriarentzat lan egin baino, herritarrekin batera lan egin behar duen polizia aldarrikatuz.
bideoa prestatzen
Azaroko bozei begira elkarlan akordioa berretsi dute EH Bilduk eta ERCk

2019-10-08
EH Bildu eta ERC bilera egin dute Bilbon bi alderdien arteko elkarlan akordioa berresteko. Joan den apirileko Espainiar estatuko hauteskundeetan indarrak batuko zituztela iragarri zuten eta nahiz eta legealdiaren iraupen eskasak akordioa osotasunean garatzeko aukera zapuztu duen, frogatutzat eman dute bi alderdiek ezkerreko indar subiranisten elkarlanak fruituak eman dituela.
bideoa prestatzen
Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza 1936ko urriaren 7an eratu zen

2019-10-07
Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zeneko 83. urteurrena da gaur. Geroztik, 21 legealdi eta 8 lehendakari izan dira, Gerra Zibila, erbestealdia eta frankismoa tarteko.
bideoa prestatzen
Mas Paísek Solidariaren egitura erabiliko du Bizkaian, behar beste sinadura lortuz gero

2019-10-04
Solidaria alderdi politikoak ziurtatu du Más País alderdiarentzat egingo duela lan estatu mailako hauteskundeetan. Unai Ortuzar PSEko militantea izandakoak eta gaur egun Solidariako lehendakaria denak negoziaketaren eta akordioaren xehetasunak azaldu ditu. Aipatu du Más Páis alderdiaren ideologiatik "hurbil" daudela, eta alderdiko egitura lagatuko dietela. Adierazi dute 1.000 sinadura inguru behar dituztela Mas Paisen marka Bizkaian aurkeztu dadin; dagoeneko 500 bat dituztela adierazi dute.