Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Urkulluk azalpenak eman beharko ditu datorren astean Zaldibarko hondamendiaz Legebiltzarrean

2020-02-13
Legebiltzarrean, Zaldibarko hondamendiari buruzko azalpenak eman beharko ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Datorren asteartean izango da, luizia gertatu eta aste erdira, eta oposizioak egindako eskari baten ondorioz. Bestalde, guar egin du bilera Koordinazio eta Jarraipenerako Mahai Teknikoak Zaldibarren bertan. Bestalde, larunbat honetan manifestazioa antolatu dute inguruko herrietan.
bideoa prestatzen
Putre funtsak hirira iristearen kontra egiteko eskatu dio EH Bilduk Eneko Goiari

2020-02-13
Donostiako 300 etxebizitzekin espekulatzea bizikidetzaren aurkako benetako eraso bat dela dio EH Bilduk. Eneko Goia alkateari Putre Funtsen aurka jartzeko eta herritarren alde egiteko eskatu dute.
bideoa prestatzen
Ikusiko al dugu zabor poltsarik zintzilik datozen hauteskundeotan?

2020-02-12
Bai, lagunok, "Urkullu is a robot" #ZaldibarArgitu gabe helduko gara EAEko hauteskundeetara... Ermuko, Eibarko eta inguruko herrietako bizilagunak protestan atera dira kalera. Ikusiko al dugu oraingoan zabor poltsarik bakoietan zintzilik?!
bideoa prestatzen
Epaibidean da Zaldibarko luiziaren afera

2020-02-12
Zaldibarren gertatutakoari buruzko aldez aurreko diligentziak zabaldu ditu intsrukzio epaileak.
bideoa prestatzen
Gutxienez zortzi lege berri onartzeko babesa eskaini zion Elkarrekin Podemosek Lehendakariari

2020-02-11
Hauteskundeak aurreratzea ekiditeko gutxienez 8 lege berri onartzeko babesa eskaini zion Elkarrekin Podemosek Iñigo Urkulluri.
bideoa prestatzen
Ana Viñals: "Bilbok duen erronkarik handiena auzoen arteko desberdintasunekin amaitzea da"

2020-02-06
Elkarrizketaren tartean, Elkarrekin Podemosek Bilbon duen bozeramaile Ana Viñalsekin hitz egiteko aukera izan dugu. Solasaldian, hiriaren erronka nagusitzat, Bilboko auzoen artean dauden desberdintasun sozialekin amaitzea nabarmendu du. Horrekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeak ate joka ditugunean, lehendakarigai izateko, koalizioko primarioetan aurkeztutako Rosa Martinez eta Miren Gorrotxategi izan ditugu hizpide.