Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Maddalen Iriarte (EH Bildu): "Presazkoa da koronabirusaren auzian herri gisa erantzun integral bat ematea”

2020-03-11
Coronavirus-aren inguruko albisteek mundu mailako agenda markatzen dute eta Euskal Herrian EH Bilduk inplikatutako agente guztiekin osatutako mahaiak osatzea proposatu dizkie Urkullu eta Chiviteri. Elkarrizketaren tartean Maddalen Iriarte izan dugu Hamaika Telebistan eta koalizio subiranistaren lehendakarigaiaren hitzetan: "Ez lehiarako tartea, herri bezala erantzuteko unea da, gu laguntzeko prest gaude".
bideoa prestatzen
Oihana Etxebarrieta (EH Bildu): “Badago EAJrekiko alternatiba, eta ezkerreko aliantzen bitartez demostratzen ari gara"

2020-03-06
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Oihana Etxebarrieta izan dugu. Zaldibarko luiziaren ostean izandako kudeaketa, Martxoak 8ko gakoak eta EAEko hauteskundeak izan ditu hizpide.
bideoa prestatzen
Gastu sabaiaren akordioak udalei aurrekontuak egiteko "malgutasun gehiago" emango diela azpimarratu du EH Bilduk

2020-03-02
Koalizio subiranistak dituen hainbat alkaterekin agertu dira Oskar Matute eta Mertxe Aizpurua Espainako Kongresuko diputatuak bertan lortutako akordioa azaltzeko. Adierazi dutenez, ekonomikoki osasuntsu dauden udalei bereziki eragingo die, euren aurrekontuak egiteko malgutasun gehiago emango baitie adostutakoak.
bideoa prestatzen
Bel Pozueta: "EH Bilduk boterea du Madrilen politikak baldintzatu eta herritarrentzat onurak ekartzeko"

2020-02-28
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko diputatu Bel Pozueta izan dugu. Aste honetan, koalizioak jarduera eta eragin handia izan du Madrilgo Kongresuan. Besteak beste, superabita duten udalerrien gastu muga igotzeko gobernuko alderdiekin lortutako akordioaren bidez edo Oskar Matutek Yolanda Diaz Enplegu ministroari lan hitzarmenen estatalizazioekin amaitzeko egindako proposamenarekin. Horrekin batera, Pozuetak espainiako hiriburuan jasotako elkartasun keinuen inguruan zein Vox-eko diputatuen jarrera izan ditu hizpide.
bideoa prestatzen
Maddalen Iriarte (EH Bildu): “Zaintza bere gain hartuko duen Estatua behar dugu”

2020-02-28
Martxoaren 8ari begira dituzten proposamen feministen berri emateko, Euskal Herria Bilduko 120 emakume bildu dira gaur, otsailaren 28an, Bilboko Zabalguneko merkatuan.
bideoa prestatzen
Beñat Zaldua (NAIZ): "Mahai honetan ez da akordio politiko mamitsurik egonen"

2020-02-27
Beñat Zaldua kazetariak Torra eta Sanchezen arteko bileraren analisia kontatu digu.