Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Iker Casanova (EH Bildu): "Estatus berriaren auzia iruzur baten kronika da"

2020-02-05
Elkarrizketaren tarteari dagokionean, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanova Hamaika Telebistan egon da. Gaurkotasunari erreparatuz, gero eta indar handiagoa hartzen ari den aurrerapen elektorala, Maddalen Iriarteren hautagaitza, lan istripuengatik 2020an hildako 11 langileak edo Iberdrola Siemens Gamesatik irten izana, estatus berriaren auzia edo independentismoak Bizkaian dituen aukerak izan ditugu hizpide.
bideoa prestatzen
Ahal Duguk Miren Gorrotxategi aurkeztu du lehendakarigaia izateko bigarren hautagai gisa

2020-02-05
Eusko Jaularitzako lehendakarigai izateko bigarren hautagaia izango da Miren Gorratxategi. EHUko zuzenbide irakaslea da ogibidez, eta azpimarratu duenez, alderdiko kide ere sorreratik. Hautagaitza "integratzaile eta bateratzaile" bat aurkeztu du, Zubiak lelopean.
bideoa prestatzen
Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez parlamentariek adierazi dute aurrekontuetan ikuspegi soziala nagusitu behar dela

2020-02-04
Parlamentuan egindako prentsaurrekoan Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez parlamentariek gizarte ikuspegia Gobernuak gastatu beharreko diruan nagusitu behardela aldarrikatu dute.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako indar subiranistek monarkia gaitzetsi dute

2020-02-03
Espainiako kongresuko indar subiranistek “Ez dugu erregerik. Demokrazia, askatasuna, errepublikak” goiburu duen adierazpena izenpetu dute. EH Bilduk, ERC, Junts Per Cat, CUP eta BNG alderdiek Espainiako hamalaugarren legealdiaren irekiera ekitaldia baliatu dute adierazteko ez Monarkiak, ezta horren buru den Felipe seigarrenak, ez dituztela Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako gizarteak ordezkatzen.
bideoa prestatzen
Arkaitz Rodriguez: "Eskaintza nazional beraren aurrean, nahiago dugu Elkarrekin Podemos eta PSE-rekin akordioak egin"

2020-01-29
Greba orokorraren bezperan, Hamaika Telebistan Arkaitz Rodriguez elkarrizketatuko dugu: Sortuko buruaren esanetan, Urkullu oso apal azaltzen da eliteekin eta oso harro gehiengo sozial zein sindikalarekin. Horrekin batera, hauteskundeen atariko testuinguruan, Euskal Herriak bulkada berri bat behar duela adierazi du. Eta, norabide horretan, PSE eta Elkarrekin Podemosekin akordioak egiteko aukera mahai gaineratu du.
bideoa prestatzen
Borja Senperrek politika utziko du eta Ernst Young multinazionalean hasiko da lanean

2020-01-14
Gipuzkoako PPko buruak azaldu duenez, «familiagatik eta lan eskaintza bategatik» utziko du politika. Bere aburuz, alderdiarekin eduki ditzakeen desadostasunek ez dute eraginik izan erabakian.