Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Kataluniako autodeterminazio ariketak bi urte bete dituenean, alderdi independentistek aldarriari eutsi diote

2019-10-01
Kataluniako erreferendumaren bigarren urteurrena gogora ekarri nahi izan dute hainbat ordezkari politikok. Esaterako, Generalitateko presidenteak eta orain dela bi urte hasitako bideari eutsiko diotela adierazi du.
bideoa prestatzen
Elkarrekin Podemos: "Euskal gizarteak Kongresura bidal dezakeen aukera eraldatzaile bakarra gara"

2019-10-01
Podemos - Ahal Dugu euskadiko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilboko egoitzan, egungo egoera politikoaren balorazioa egiteko, eta datozen hauteskundeetarako helburuak azaltzeko. Gobernua osatzeko txantaiaren kontra agertu dira, eta, Roberto Uriarte Kongresurako bizkaiko diputatuak gehitu du hauteskundeen errepikapena bipartidismoaren amaieraren azken hautsak direla eta, oro har, gobernua anitza izango dela, herritarrek hala eskatzen dutelako. Herritarren eskakizun kolektiboei benetako erantzuna emateko lan egiten dutela ziurtatu dute.
bideoa prestatzen
Eta behin hauteskundeak deituta zer?

2019-09-18
Urriaren 31n hauteskunde kanpaina hasiko litzateke eta zortzi egunetako iraupena izango luke. 11 egun beranduago, azaroaren 10ean Espainiar hauteskundeak egingo lirateke eta hilabetera senatua eta kongresua osatuak egon beharko dira. Une horretan hasiko dira alderdi ezberdinen arteko negoziazioak, gobernu bat osatzeko helburuarekin. Espainiako konstituzioak ez du denbora mugarik ipintzen lehen inbestidura saioa konbokatzeko. Hori bai, behin hura egitean, bi hilabeteko epea izango du presidenterako hautagaiak gobernua osatu ahal izateko. Bestela, berriro ere hauteskundeak errepikatu beharko dira.
bideoa prestatzen
Alderdi politikoek mesfidantzaz hartu dituzte azaroaren 10eko hauteskundeak

2019-09-18
Euskal Herriko eta Espainiako alderdi politikoek, azaroaren 10ean egingo diren harira erreakzio ezberdinak publikatu dituzte. Orokorrean, egoerarekin haserre agertu dira gehienak.
bideoa prestatzen
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

2019-09-13
36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea, bidegi auzian deklaratu behar izan duelako. Eta honek eman duen hitzaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.
bideoa prestatzen
EH Bilduk Eneko Goiari eskatu dio alokairu sozialeko etxebizitza zerrendak "desblokeatu" ditzala

2019-09-11
Donostiako Udalak 2015ean onartu zuen Etxebizitzaren Legea. Lege horren ondorioz, aldatu egin zen etxebizitza babestuak esleitzeko sistema. Lege horrek ezinbestekotzat jotzen zuen baremazio irizpide batzuk onartzea lege bete eta pertsonen eskaerak baloratzeko. Rikardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak, ordea, salatu du Donostiako udal gobernuak lau urte behar izan zituela 2015eko Etxebizitzaren Legeak agintzen zituen baremazio irizpide horiek ezartzeko. Hain zuzen, azken legegintzaldiaren amaieran onartu zituzten, baina salatu du Donostiako udal gobernuak oraindik ez dituela irizpide horiek praktikan jarri.