Skip to main content

Azken bideoak: Poliziak

bideoa prestatzen
Poliziek eta Guardia Zibilek hilean 681,98 euroko plusa kobratzen jarraitzen dute Euskal Herrian

2020-02-24
Euskal Herrian destinatuta dauden 3.508 guardia zibilek eta Espainiako Poliziako 1.839 agentek hilean plusa kobratzen jarraitzen dute, arriskugarritasun edo lurraldetasun kontzeptuagatik. Gobernuak, Jon Iñarritu Eh Bilduko diputatuari erantzunez, adierazi du 2011tik, ETAk bere jardueraren amaiera iragarri zuen egunetik, "osagarri hori erregulartasunez eta aldaketarik gabe" ordaindu dela.
bideoa prestatzen
Polizia salatuko du Iruñeko ihauterietan zauritutako 14 urteko gaztearen familiak.

2020-02-21
Ostiral arratsaldean espainiar polizia alde zaharreko kalejiraren aurka oldartu zen eta agenteen ibilgailu batek festan parte hartzen ari zen neska eraman zuen aurretik San Frantzisko plazan. Euskal Herria Bilduk, Arastik, Espainiako gobernu ordezkariak azalpenak emateko eskatu du Nafarroako Parlamentuan, eta Kongresuan gertakarien inguruan galdegingo dio Marlaska ministroari.
bideoa prestatzen
Foruzain izan nahi duten Guardia Zibilek ez dute oposiziorik gainditu beharko

2020-01-14
Egun Nafarroako errepideetan lan egiten duten 175 guardia zibil, foruzain izateko aukera edukiko dute, inolako oposiziorik gainditu gabe.
bideoa prestatzen
Sabino Cuadra: "Kode penalak argi dio; dokumentu publiko bat desagerraraztea delitua da"

2019-11-06
Dokumentu publikoak ezkutatzeagatik kereila jarri diete Juan Inazio Zoidori eta Fernando Grande-Marlaskari 'Sanferminak 78: Gogoan!' elkarteak eta Fermin Rodriguezek, Poliziak 1978ko Sanferminetan hil zuen German Rodriguezen anaiak. Kuadrak nabarmendu du administrazioan dagoen dokumentu publiko bat desagerraraztea delitua dela, eta hori gertatu dela". Cuadrak azaldu duenez, garai hartan txosten polizial bat egin zen, eta Kongresuan eztabaidatu ere egin zen: "Epaileak txosten hori eskatu zuen 3-4 aldiz, baina ez zen inoiz aurkeztu. Horregatik, dokumentu publiko hori desagerrarazteagatik, ezkutatzeagatik edo lapurtzeagatik jarrri dugu helegitea".
bideoa prestatzen
'Mikel Arregi gogoan' herri ekimena: "Mikel Arregiren erailketa mendekua izan zen"

2019-10-30
Herri Batasunaren zinegotzi izandako gazte lakuntzarraren memoria gordetzeko eta heriotza ekarri zion erasoa ahanzturan erori ez dadin, Mikel Arregi Gogoan taldeak, egitarau oparoa prestatu du datozen asteetarako.
bideoa prestatzen
Mikel Arregi sakandarraren erailketaren zigorgabetasuna salatu dute, 40 urte beranduago

2019-10-30
Herri Batasunaren zinegotzi izandako gazte lakuntzarraren memoria gordetzeko eta heriotza ekarri zion erasoa ahanzturan erori ez dadin, Mikel Arregi Gogoan taldeak, Egiaren Bidean Askatasuna Amets, lelopean, egitarau oparoa prestatu du datozen asteetarako.