Skip to main content

Azken bideoak: Poliziak

bideoa prestatzen
Ertzainen jokabidea salatu dute 'Cabacas auziko' lekukoek

2018-10-16
Istilurik gabeko tokian gomazko pilotak jaurtitzeagatik salatu dituzte ertzainak lekukoek, bigarren auzi saioan, eta kritikatu dute Iñigo Cabacasi laguntzea ere oztopatu zutela. Bereziki gogorra izan da gaztearen gurasoentzat lekukotza horiek entzun beharra.
bideoa prestatzen
Erraustegiaren atarian, Ertzaintzak bortizki geldiarazi du Zubietako martxa

2018-09-24

Ertzaintzak indarrez geldiarazi du Iraultza Txikien Akanpadari amaiera emateko Zubietatik erraustegira egindako martxa, igandean. Kanpaldiaren hirugarren eta azken egunean egin dute ibilaldia, zuriz jantzita, Zubietako plazan bildu eta erraustegia eraikitzen ari diren eremuraino. Lanen eremura sartu nahi izan dutenean, indarrez erreakzionatu dute ertzainek.

Protesta ibiltariaren asmoa, «kartzela, kuartela eta erraustegia ez direla ukiezinak erakustea» izan da, antolatzaileen hitzetan. Protestan ari zirenek ez dute amore eman eta ertzaintzen frentean eseri ziren, eta herritarrek ordaindutako eraikinera hurbiltzeko eskubidea aldarriaktu zuten. Poliziak eurengana jo zuen, ordea, eta borra kolpeen eta erorikoen ondorioz, hainbat zauritu eragin zituzten.

Ertzaintzak bidekokamerarekin ere grabatu zituen manifestariak eta helikoptero batek airetik jarraipena ere egin zien. Besteak beste, gertakariak grabatzen ari zen kazetari baten aurka ere jo zuten. Aurrez, Iraultza Txikien Akanpadan bildutako herritarrek omenaldia egin diete, Zubietako frontoian, aurrez Zubietako erraustegia gelditu zutenei. Oholtza gainean ziren Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkate ohia, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkate ohia, Enrike Lekuona Oiartzungo zinegotzi ohia eta Joxe Mari Iturbe Antzuolako zinegotzi ohia. Atez ateko sistema ezarri zuten herrietako ordezkariak, hain justu. Baita horretarako lagun izan zituzten San Marko Mankomunitateko ordezkariak, Rikardo Ortega Lasarte-Oriako zinegotzia eta Imanol Azpiroz, Usurbilgo zinegotzia ere.

Aurreko legealdian Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko lehendakari zen Ainhoa Intxaurrandieta eta Ingurumen diputatu zen Iñaki Errazkin epaitu egin zituzten erraustegiaren eraikuntze gelditzeagatik, eta orain epaiaren zain daude. Egoera gogorra izaten ari den arren, babesagatik eskertuta agertu da Intxaurrandieta eta mezua igorri die haiek auzipetzearen ardura dutenei.

bideoa prestatzen
Iazko irailaren 20ko polizia errepresiotik urtebetera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bartzelonan

2018-09-19
Ostegunean beteko da urtea, Espainiako Poliziaren miaketen ondorioz, Kataluniako erresistentzia abian jarri zenetik. Hain justu, duela urtebeteko ekitaldiengatik sedizio eta matxinada delituak egotzita, espetxeratuta daude oraindik Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez. Testuinguru horretan, Kataluniako egoeraren kronika egin dute Saioa Baleztenak eta Asier Sanchezek.
bideoaren irudia
Ertzaintzak terrorismo jihadistari aurre egiteko lan ildoak aurkeztu ditu

2015-04-23

Ertzaintzak terrorismo jihadistari aurre egiteko lan ildoak aurkeztu zituen atzo Erandion. Gervasio Gabirondo Ertzaintzako buruak aurreratu zuenez, prebentzioa izango da terrorismo ismalista radikalari aurre egiteko gakoa. Herritarrei mezu zuzena helarazi zien gai hau lasaitasunez hartzeko eta islamismoa praktikatzen duen pertsona oro ez kriminalizatzeko eskatuz. Era berean, Europa mailan islamismo gaiak aztertzen diren foroetan parte hartzeko eskaera zuzena egin zuen Ertzaintzak.