Skip to main content

Azken bideoak: Poliziak

bideoa prestatzen
"Martin Villa epaitu" estatu mailako dinamika aurkeztu dute

2019-01-31
Gaur aurkeztu da Iruñean eta Gasteizen estatu mailako Martin Villa Epaiketa iniziatiba. Iruñeko prentsaurrekoan azaldu dutenez Martin Villaren agintepean polizia eta indar parapolizialek eragindako heriotzak salatu eta espainiako agintaria epaitua izateko hainbat ekimen abiatuko dira.
bideoa prestatzen
Polizia eredu eta armen erabilera, eztabaidaren abiapuntua

2019-01-29
Nafarroa Gaur saio honetan Aingeru Zudairerekin egon gara polizia ereduaz eta armen erabileraz hitz egiten. Zudairek begia galdu zuen polizia batek botatako pilotakada baten ondorioz eta ostegunean hasiko da ustezko errudunaren aurkako epaiketa. Kirol arloan Jagoba Arrasate elkarrizketatu dugu, Osasunako entrenatzailea. Kultur arloan "Izotza apurtzen den ertza" lana aurkezten dugu
bideoa prestatzen
Aingeru Zudaire gazteari karga batean begia galduarazi zuen ustezko poliziaren aurkako epaiketa

2019-01-28
Aingeru Zudaireri 2012ko greba orokorrean begia galdu arazi zion ustezko poliziaren aurkako epaiketa ostegunean abiatuko da Iruñeko auzitegian. Ojo plataformak elkarretaratzea deitu zuen Atarrabian, gaztearen herrian eta bertan, justizia eskatzeaz gain bestelako polizia ereduaren aldeko aldarria luzatu zen.
bideoa prestatzen
Amurrioko baserriari ustez tiro egin zion polizia ohia atxilotu dute

2019-01-10
Polizia espainiar ohi bat atxilotu du Ertzaintzak, Amurrion Ezker Abertzaleko familia baten baserriari egindako tiroarekin zerikusia izan dezakeelakoan.74 urteko agente ohi bat da ustezko tiratzailea, Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
bideoa prestatzen
Guardia Zibilak Aranburu, Iturrioz eta Larrea erail zituenetik 40 urtera, zigorgabetasuna salatu dute Arrasaten

2018-11-16

Guardia zibilek eraildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa', Roberto Aranburu eta Emili Larrea omendu dituzte Arrasateko Udal plazan eta Kulturate aretoan, haien heriotzatik 40 urtera. Arrasatearra zen Larrea, Garagartzakoa Aranburu eta Legorretan sortua Iturriotz. Komando Autonomo Antikapitalistek Aretxabaletako kuartelaren aurkako ekintza egin ondoren erail zituzten.

Franco diktadorea hil ondorengo urte horietan, ugari izan ziren poliziek egindako hilketa argitu gabeak eta gauza bera gertatu zen Arrasatekoarekin ere. Iturriotzekin eta Aranbururekin batera zihoan kidea, Kike Zurutuza, larri zaurituta baina bizirik atera zen.

Hilketen ondoren, hainbat arrasatearrek ikerkuntza katezaritza egin zuten, eta horren emaitza izandako txostena zabaldu zuten jendartean. Eta urtemugak ere balio izan du inpunitatea salatu eta gertaeren inguruko oroimena berpizteko. Hain justu, hildako batzuk gogoratzeko eta beste batzuk ezkutatzeko joera salatu du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Arrasateko ekitaldian.

Espainiako diputatuen kongresuko ordezkari izanik, Madrilerako joan etorrietan ikusi ahal izan du Espainian ere jartzen dela bertsio ofiziala zalantzan.

bideoa prestatzen
Torturatzaileei dominak kentzeko eta biktima guztiak erreparatzeko eskatu du EH Bilduk

2018-10-22

EH Bilduk salatu du dominak mantentzen dituztela tortura kasu latzekin lotutako “gutxienez” ehun bat poliziak. Datu hori Espainian frankismo garaitik hona saritu diren torturatzaileen zerrenda osatuta ondorioztatu du koalizioak. Eta Marian Beitialarrangoitia diputatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio ken ditzala torturekin zerikusia duten kondekorazio guztiak eta aitor dezala torturaren errealitatea.

Polizien bahiketa, tortura eta hilketen senideen biktimekin batera egindako agerraldi batean egin du salaketa EH Bilduk. Informazio bilketa eta ikerketa eginda, frogatutzat jo dute tortura “praktika ohikoa” izan dela denbora luzean, eta Espainiak inplikatutakoak babestu dituela, kondekorazioa, indultua edota goi karguetara mugitzea eskainita.

Adibide gisara aipatu dute Sebastian Sotos Garciaren kasua ere: Espainiak bost aldiz saritua Jose Mari Larretxea Goñiren bahiketa saiakeran parte hartzea leporatuta. Gobernuburu guztiek saritu zuten gerora: Felipe Gonzalezek, Jose Maria Aznarrek, Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Mariano Rajoyk.

Azken asteotan, zeresana eman du ‘Billy el Niño’ goitizenez ezagun egindako poliziari domina kentzeko erabakiak. Beitialarrangoitiaren hitzetan, albiste ona da baina ez da nahikoa.

Are gehiago, salatu du Kepa Urraren torturatzaile Manuel Sanchez Corbi koronel ohiari Espainiako Gobernuak berriki eman dion domina. Hori dela eta, EH Bilduk Espainiako gobernuari exijitu dio ken diezaiela kondekorazioa guztiei eta biktima guztien erreparaziorako eskubidea aldarrikatu du Beitialarrangoitiak.