Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Traperorentzat 10 urteko zigorra eskatzen du fiskaltzak, "matxinada" delitua kendu arren

2020-06-08
"Matxinada" delitua ez, baina "sedizioa" eta "desobedientzia" delituak egotzita hamar urteko espetxe zigor eskaria egin du fiskaltzak Josep Lluis Trapero, Eskuadra Mossoen buru izandakoarentzat.
bideoa prestatzen
Pello Alcantarilla preso ohiak De los Cobos ikusi zuen berari egindako tortura saioetan

2020-05-29
Berria egunkariari azaldu dio 2004an Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian torturatzen zuten bitartean Diego Pérez de los Cobos han zegoela. Bertako polizia judizialeko burua zen momentu horretan. Telebistan ikusitakoan identifikatu du guardia zibilen Madrilgo egungo burua. Alcantarilla, 2004an Burgosen kamioiarekin lanean ari zela atxilotu zuten ETArekin lotura zuelakoan eta Madrilera eraman zuten Tres Cantosera. Torturak hasieratik egin zizkioten, bai errepidean nola komandantzian bertan. Kolpe eta irain etengabeak jasan zituen. Aitortu du azken aldian albisteetan hainbeste aldiz ikusi behar izateak orduko torturak gogorarazi eta “samina eta gorrotoa” eragin dizkiotelako erabaki duela bizi izandakoa kontatzea.
bideoa prestatzen
Etxerat eta Sare elkarteei Gasteizko diru-laguntzak itzultzeko agindua eman die EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

2020-05-27
Arabako hiriburuko Udalak duela hiru urte 5.000 euroko diru-laguntza eman zion elkarte horietako bakoitzari, urte horretarako Bizikidetza eta Aniztasunerako udal zerbitzuaren laguntzen deialdiaren barruan.
bideoa prestatzen
Inaxio Oiartzabal: "Sarek inoiz abiatu duen dinamikarik garrantzitsuena da Izan Bidea"

2020-05-26
Elkarrizketaren tartean, Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabalekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Besteak beste, Covid19 gaitzak espetxetan duen eraginaz, senideek galdutako bisiten inguruan, Patxi Ruiz edo Julen Atxurra presoen egoeraz eta Sarek berak aurkeztutako IZAN BIDEA ekimenaren inguruan.
bideoa prestatzen
Sarek eta Etxeratek "salbuespeneko neurriak" bertan behera uzteko eskatu diete Madrili eta Parisi

2020-05-26
Covid 19aren ondorioz muturreko bihurtu diren eta okerrak ziren egoerak ekiditeko, esan dute, posible eta urgentziazkoa dela presoak gerturatzea. Gogoan izan dute, bereziki Beatriz Etxeberriaren kasua. Haren bi urte dituen alaba, pandemiak kanpoan harrapatu zuen eta bi hilabete daramatza gurasoak ikusi gabe. Azpimarratu dute, baita, Julen Atxurra euskal presoak jasandako buruko isuria eta gogoratu dute Patxi Ruiz ere muturreko egoeran dagoela, gose greban jarraitzen duelarik.Esan dute, egoera larritzeak gainontzeko preso eta senideengan ere eragin latza ekarri duela.
bideoa prestatzen
Inaxio Oiartzabal: "Ez genuen Jonan Fernandezen proposamena ezagutzen, lehen botean positiboa iruditzen zaigu baina berandu egindakoa da"

2020-05-26
Elkarrizketaren tartean, Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabalekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Besteak beste, Covid19 gaitzak espetxetan duen eraginaz, senideek galdutako bisiten inguruan, Patxi Ruiz edo Julen Atxurra presoen egoeraz eta Sarek berak aurkeztutako IZAN BIDEA ekimenaren inguruan.