Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
LAB sindikatuak Nafarroako Auzitegia eta CENen egoitza lotu ditu sinbolikoki bi sindikalistek jasotako zigorra salatzeko

2019-11-07
LAB sindikatuak auto karabana antolatu du gaur, Imanol Salinas eta Jotas Oses kideek ekintza sindikal batengatik jasotako 5 hilabeteko zigorra salatzeko. Trinitarioseko parketik atera den auto ilarak, sinbolikoki lotu ditu Nafarroako Auzitegia eta Nafarroako Enpresarien Elkargoaren egoitza (CEN).
bideoa prestatzen
Bizilan.eus webgunea aurkeztu du LABek

2019-11-07
Modu argi eta ulerterrazean enpleguaren inguruko informazioa eskaintzen du Bizilan.eus LAB sindikatuak eratutako webguneak. Langile guztientzako tresna baliagarria izatea nahi dute eta horretarako, informazio praktikoaz eta erantzun zein aholkuez osatuta dago orrialdea. Erabiltzaileen parte-hartzea ahalbidetu dute baita ere, proposamenentzako tartea eskainiz.
bideoa prestatzen
LABeko bi kideri bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete

2019-11-05
5 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete Huerta de Peraltan enpresa greba eskubidea urratzen ari zela salatzeko ekintza egin zuten bi sindikalistei. LAB sindikatuak epaiaren aurkako helegitea jarriko du, eta zigorra salatzeko ostegunerako karabana deitu dute.
bideoa prestatzen
ELAk eta LABek salatu dute Foru Aldundiak "propaganda politikoa" egiteko erabiltzen dituela Lan Eskaintza Publikoak

2019-10-30
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publikoetan duen jarrera salatu dute gaur ELA eta LAB sindiaktuek. Aldundiaren atarian, Gipuzkoa Plazan eskainitako prentsaurrekoan salatu dute aldundia kez dutela adostutakoa bete. Are gehiago, sindikatuek ziurtatu dute Aldundiaren helburua ez dela behin behinektoasuna murriztea, eskaintzen dituen postuak betetzeko zaitlasunak besterik ez dituela jartzen argudiatuta.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko gehiengo sindikalak Altsasu eta Kataluniari buruzko epaiak salatu ditu

2019-10-18
Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuek. Etorkizunari buruzko erabakia noizbait hartzeko itxaropena galaraztea leporatu dio euskal gehiengo sindikalak Espainiari. Kataluniako procesari buruzko epai eta zigorrarekin edonoren aurka jo dezaketela ulertzen dute eta horren gaineko ardura erakutsi dute.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuko eta hainbat eragiletako kideek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute Iruñeko auzitegian

2019-10-10
LAB sindikatuko eta hainbat eragiletako kideek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute Iruñeko auzitegian gaur hastekoa zen Imanol Salinas eta Jose Javier Oses sindikatuko kideen aurkako epaiketari erantzuna emateko. Auziperatutakoek, euren burua epaiketan ez aurkeztea erabaki dute.