Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Marko propioaren defentsa aldarrikatu dute sindikatu abertzaleek

2020-02-05
Estatuan irekitzen ari den garai berrian eragiteko asmoz batu dira Kataluniako CSC, Galiziako CIG eta Euskal Herriko ELA eta LAB sindikatuak. Adierazi dutenez, esparru sozioekonomikoan zentralizazioari aurre egin behar diote eta horretarako Espainiako Gobernuari zein herrialde bakoitzeko indar politikoei helaraziko dizkiete euren aldarrikapenak.
bideoa prestatzen
Konpromisoak ekintza bihurtzea eskatu dio Eskubide Sozialen Kartak Txibite presidenteari

2020-02-04
Mitxel Lakuntzak eta Garbiñe Aranburuk normaltasun politikoan sakontzen duen bilera dela azaldu dute eta erantzunik jaso ezean mobilizazio gehiago izango direla iragarri dute.
bideoa prestatzen
Peio Igeregi (ELA): "Pobrezia handitzen ari da, hazkundea jadanik aberatsak zirenen mesedetan dago"

2020-01-23
Urtarrilaren 30eko greba orokorraren bezperetan, Hamaika Telebistan ELAko zuzendaritzako kide Peio Igeregi elkarrizketatu dugu. Bertan, eredu sozioekonomikoa "kapitalaren" mesedetan ari dela salatzeaz gain, Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzak izandako jarrera arbuiatu ditu. Aurrera begira, ELAren eredu sindikala defendatu eta "gehiago izan behar dugula" nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Nekane Murga Osasun Sailburuak irregulartasunak baimendu dituela salatu du ELAk

2020-01-14
2017ko urtarriletik, Osasun Sailburu izendatu arte, Antolamendu eta Osasun Ebaluazioetako zuzendaria izan zen, konfiantzazko eta izendapen karguduna, hau da, zuzenean esleitzen dena. Bera zuzendari zela bi prozesu sustatu ziren, zerbitzu eginkizunetan bi arduradun postu betetzeko. Proba bat egin behar dute legez lan-eskatzaileek eta hau ebaluazio batzorde batek kalifikatu. Bestela gertatu zela salatu du sindikatuak.
bideoa prestatzen
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

2020-01-07
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren arduradunek negoziaziorako duten gaitasun eza salatzeko. Negoziazio mahaian gehiengoa duen LAB sindikatuak 2018an akordioa sinatu zuen. Geroztik, urtebetez jardun dute negoziaketan, akordio zabalago eta sakonago bat lortzeko. Tartean lanpostu zerrenda handitzea, langileen kategorien parekatzea edota OPE deialdietan zabaltzen ari den kontsolidazio prozesuekin konpromezu bat sortzea. Abenduan grebara deitu zuten. Orain, Administrazioaren keinu baten zain daude, negoziazio mahaia osatu eta eskaerak betetzen diren arte. Hezkuntza Sailak urtarillaren 9an bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso.
bideoa prestatzen
Helduen egoitzetako dekretuaren aurka mobilizatu da LAB Getxon

2019-12-17
Homologazioa eta materialak zein pertsonalak diren kontuak erregulatzen ditu Eusko Jaurlaritzak uztailaren azkenean onartutako gune erresidentzialen dekretuak. LAB sindikatuak salatu duenez, dekretuak egoitzak kudeatzen dituzten enpresen banku kontuentzako soilik dakartza hobekuntzak. Horregatik, elkarretaratzea egin dute Urgatzi enpresaren aurrean, Getxon.