Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ez duela eurekin "negoziatu" ikasturte hasiera

2020-06-05
Sindikatuek salatu dute Hezkuntza Sailak "orain arteko jokaera arduragabe eta kezkagarria" izan duela datorren ikasturteko hasierarako aurreikuspenak egiteko garaian. Sindikatuen aburuz, hezkuntza presentzialera bueltatzeko beharrezkoa da "osasuna bermatuko duten neuri eraginkorrak" bilduko dituen plan bat.
bideoa prestatzen
'Badugu aukera' kanpaina hasi du LABek, "sistema errotik aldatzeko"

2020-06-01
Nabarmendu du "normaltasun berria" langileen neurrira eraiki behar dela, "bizitzaren jasangarritasuna" erdigunean izango duen sistema, eta ez “heteropatriarkal eta kapitalista”. Trantsizio ekosozialista eta feminista izango du ardatz aurkeztu duten kanpainak.
bideoa prestatzen
LABek ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak sortutako sindikatu, patronal eta eragile ekonomikoen mahaian

2020-05-25
Sindikatuak salatu du administrazioak erabakiak patronalari begira hartzen dituela eta aldebakartasunez, langileen beharrei begiratu gabe. Eztabaida errealak bultzatzeko guneak falta direla dio. Honen aurrean, berreraikuntza sozioekonomikorako plana aurkeztu du sindikatuak. Helburu nagusiak dira “enplegu suntsiketari, lan-baldintzen kaskartzeari eta krisialdiaren ondorio sozial larriei aurre egiteko lehentasunezko neurriak” adostea. Baita bizitza erdigunean jarriko duen “eredu ekofeminista” bateranzko trantsizioari ekitea ere.
bideoa prestatzen
LABek Arcelor Mittaleko aldi baterako lan erregulazio espedientea auzitegietan salatuko du

2020-05-22
Sindikatuak ohar batean zehaztu duenez, enpresak espediente berriaren negoziazio mahaiaren bilera berria deitu aurretik, eramango du auzitara, Lan Ministerioari oposizio txostena aurkeztu ondoren. LABek ez du erregulazio horren beharrik ikusten, "enpresak ez duelako egiaztatu covid19ak bertan izan duen eragina”. Ziurtatu du Euskal Herriko “lantoki eta langile guztiei” eragingo diela neurriak, nahiz eta duela gutxi enpresak jakinarazi ez zela hala izango. LABek gogorarazi duenez, “Arcelor Mittal Espainian hamaika urtez jarraian aldi baterako lan erregulazio espediente bat aplikatzen ari den enpresa bakarra da, “gaur egun indargabetuta dagoen legedi bati esker”.
bideoa prestatzen
Ikasturte amaiera “seguru, adostu eta kalitatezko” baten proposamena egin dute sindikatuek

2020-05-21
Steilas, ELA, LAB, CCOO eta UGTk, "alde bakarrez" hartutako erabakiak geldiaraztea galdegin diete Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, hezkuntza publikoko langileak eskolara presentzialki itzultzeko maiatzaren 19ko jarraibidea barne. Gaur bertan bueltatu behar dira, adibidez, ikuskaritzako langileak. Ohar bidez salatu dute pandemia egoeran "berme-irizpideak lehenetsi gabe" eta "osasunerako ikuspide pedagogikoak" kontuan hartu gabe hartu direla erabakiak, eta "beharrezko" adostasunik gabe. Hala, eskolak irekitzeko proposamen alternatiboaren ardatz nagusietako bat da sindikatuekin negoziatzea “osasun protokoloetako prozedurak, edukien gabeziak osatzeko”.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak eskatu du langileen osasuna bermatzeko etxialdi osteko egoeran

2020-05-20
LAB sindikatuko kideek adierazi dute COVID 19aren etorrerak etxeetan konfinaturik egotera eraman dituela herritarrak eta horrek, erabat aldatu dituela paisaia politiko, sozial eta laborala. Gaurkoan salatu dute 6.583 ERTE gauzatu direla eta haien eraginez 61.185 langile izan direla kaltetutakoak, Nafarroan.