Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
Patronalari presio egiteko eskatu diete metalgintzako sindikatuek erakundeei

2019-09-26
Bilboko udalean, Bizkaiko diputazioan eta beste hainbat udalerritan sartu dute mozioa sindikatuek. Gatazka politiko eta soziala ere badela gogorarazi dute prentsaurrekoan, izan ere, 50.000 langile ingururi eragiten die metalaren auziak.
bideoa prestatzen
Iratxe Azkue LAB sindikatua: "Guretzat mahai gainean ez dago ezer"

2019-09-26
Iratxe Azkue, Bizkaiko Industria Federazioko LABeko arduradunarekin hitz egin dugu metaleko grebaren atarian. Atzo, 25. bilera egin zuten metaleko ordezkariek patronalarekin eta ez dira inolako akordiora heldu.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileek greba deialdiak mantendu dituzte gaurko mahai negoziatzailearen bileraren ondoren

2019-09-23
Larunbatean manifestazio arrakastatsua egin zuten metalgintzako hitzarmen 'duina' eskatzeko. 50 000 pertsona batu ziren Bilboko kaleetan dituzten lan baldintzak salatuz. Lan hitzarmena 2011an geratu zen bertan behera. Ordutik, hitzarmena negoziatzeko mahaiak 24. bilera egin ditu. Sindikatuek adierazi dute patronalak proposamen berri bat ekarri duela non planteamendu murritzaileekin jarraitzen duen. LAB sindikatuak gaineratu du, patronalak planteamendu berriak ekarri dituela genero berdintasuna, lan osasuna eta subrogazio gaietan. Hala ere, ez du nahikotzat jotzen gaia mahai gainean jartzea. Edukietan ados egon arte borrokan jarraitzeko deia egin die langileei.
bideoa prestatzen
Greban jarraitzen dute Gipuzkoako papergintza eta grafikagintza sektoreko langileek

2019-07-04
Gipuzkoako papergintzaren kasuan ekoizpena erabat geldirik egon zen atzoko greba egunean eta gaurkoa ere hala izatea espero da. Grafikagintzan ere, azken greba egunetako jarraipena «oso altua» izan dela adierazi dute, eta atzo egun guztian lantegiak guztiz itxia izan zituzten hamahiru enpresa baino gehiagok.
bideoa prestatzen
Loiuko aireportuko langileek 18 greba egun aurreikusi dituzte "lan karga jasanezinagatik"

2019-07-01
Loiuko aireportuko langileen grebak %100eko jarraipena izan du lehen egunean. Lan kargaren gorakada salatzeko uda honetan 18 greba egun deitu dituzte. AENAko iturrien arabera 26 hegaldi geldituko dira bertan behera gaurko egunean zehar. Patronala den AENA enpresak egindako ikerketaren arabera 36 langile falta dira dagoen lan kargari aurre egiteko. Langileek esan dute Sustapen Ministeritzaren gutxieneko zerbitzuen inguruko ebazpenak babestuta ez zeuden bi hegaldi baimendu dituela. Hau salatuko dute.
bideoa prestatzen
Enpresarekin akordioa lortu dute Gipuzkoako Epaitegi eta Komisaldegietako garbitzaileek

2019-06-26
Kale garbitzaileekiko soldata arrakala %70ean murrizteko prest azaldu da, azkenean, enpresa, bederatzi hilabete greban eta mobilizatzen eman ondoren. Bart gauean lortu zuten azkenean akordioa