Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
Arabako ehunka nekazari eta abeltzainek lehen sektorearen etorkizuna aldarrikatu dute Gasteizen

2020-03-12
Bidezko prezioen faltak, ustiategien errentagarritasun-krisi larriak eta merkataritza-oztopoak ezartzeak protestetara bultzatzen dituztela adierazi dute. Helburu nagusi bat daukate: bete lanetik bizitzea.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxiengo zerbitzuak ezarri dizkie EHUko garbiketako grebalariei

2020-03-11
Koronabirus izurritearen aurrean, osasun publikoa ezarri da agindurako irizpide gisa. Hala ere, erantzukizuna eskatu diote Jaurlaritzari, greba eskubidea kentzeagatik eta egoeraren arriskuagatik. Sinbolikoki bada ere, ez dute greba bertan behera utzi. Alabaina, erantzukizunez eta osasun publikoa bermatzeko, momentuz lanpostuetara bueltatuko dira garbitzaileak.
bideoa prestatzen
Mikel Etxebarria (ELA): “Langileen eskubideak defendatzea ez da sekula delitua izango”

2020-03-11
Hiru langilek deklaratu dute gaur, martxoaren 11an, Bilboko Justizia Jauregian Bizkaiko metalak burututako greben harira. Bizkaiko metalean 10 greba egin ziren beste hainbat mobilizaziorekin batera. Gehiengo sindikalak Bizkaiko metaleko grebalariekin eginiko agerraldian azaldu legez, borroka horren ondorio gisa, guztira 15 langile daude inputatuak eta hainbat isun eta zigor ekonomiko jarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatu delako. Sindikatuek salatu dutenez, borroka eredugarria gauzatu duten langileen lanari aipua kendu nahi diote.
bideoa prestatzen
Bost asteko greba hasi dute EHUk azpikontratatutako garbitzaileek

2020-03-02
Unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako langileak dira, Eusko Jaurlaritzaren garbiketa-langileek dituzten baldintzak izatea eskatzen dute. Izan ere, azken hauen soldatarekin alderatuz %13 gutxiago kobratzen dutenak. CCOO, LAB, ELA eta ESK sindikatuek osatutako mahaia bost urtez aritu da negoziatzen patronalekin, urtarrilean, hauek mahaira joateri utzi diotenera arte. Gaineratu dute, Hezkuntza Saileko garbitzaileek gehienez 1.420 metro garbitzen dituztela egunean eta azpikontratatutako langileek 2.500. Soldata eta lan zamari partzialtasuna gehitu behar zaie. Leioako Campusean hasi dute bost asteko greba, baina toki gehiagotan egongo direla nabarmendu dute.
bideoa prestatzen
Mobilizazio deigarria egin dute greban jarraitzen duten erresidentzizetako langileek

2020-02-28
Urtarrilaren 23an, enpresek langileen ordezkariekin izan zuten azken bileratik haserre irten ziren ELA, LAB eta CCOOko ordezkariak. Ordutik sindikatu horiek ez dira mahaian gehiago eseri, eta ELAko langileak azaroaren 11tik greban dira.
bideoa prestatzen
Azorak inolako bermerik gabe utzi ditu lau familia, alokairu kontratuak bukatu direla jakinarazi ostean

2020-02-25
Ategorrietako etorbidean eta Galtzaga Nagusiko etxebizitzetan urte luzez bizi diren familiak dira kaltetuak. Horren aurrean, bi astetan hirugarren agerraldia egin dute.