Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
Hamaika Telebistako langileok greba aktiboa egingo dugu U30ean

2020-01-29
U30 greba dela eta Hamaika telebistaren greba eta emisioak.
bideoa prestatzen
Euskal pentsio sistema duina aldarrikatu dute Bidasoako mugan

2020-01-28
Pentsio duinak eskatuz, ekitaldia egin du gaur LAB sindikatuak Santiago zubian, Ipar eta Hego euskal herriko ordezkariekin. “Pentsio duinak” eta “Orain erabaki” lelopean zutabe bana irten da goizean Hendaia eta Irundik, eta Gipuzkoa eta Lapurdi batzen dituen zubian egin dute topo. Bertan azaldu dutenez, ekintza honen bitartez estatu espainiarrak eta frantziarrak ezarritako austeritate politikak salatu nahi izan dituzte.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak greba orokorrean kalera irteteko deia egin du

2020-01-28
Lan, pentsio eta bizitza duinaren alde, datozen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Bizkaiko pentsionistek. Bereziki, Urtarrilaren 29an herri eta hiri guztietan egingo diren kazolakadetan. Eta, noski, urtarrilaren 30ean hiriburuetan egingo diren manifestazioetan eta herri zein eskualdeetako greba eguneko egintzetan.
bideoa prestatzen
1.500 enpresa batzordek greba egingo dutela iragarri du Eskubide Sozialen Kartak

2020-01-27
Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartako kideek greba orokorraren azken xehetasunak ezagutzera emateko agerraldia egin dute. 1.500 enpresa batzorderen atxikimenduak lortu dituzte dagoeneko, eta 171 greba batzorde daude lanean.
bideoa prestatzen
Grebaren beharra berretsi du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

2020-01-24
Espainiako zein Euskal Herriko instituzioen jarrera eta ekintzek greba orokorraren beharra indartzen dutela adierazi du Eskubide Sozialen kartak. Karta osatzen duten eragileek agerrialdia egin dute Bilbon eta azken asteotan Madrilgo gobernuak hartutako neurriak nahikoak ez direla nabarmendu dute.
bideoa prestatzen
Nafarroako 150 enpresa batzorde baino gehiagok bat egin dute U30eko greba orokorrarekin

2020-01-21
Nafarroako 150 enpresa baino gehiagotako langileek bat egin dute U30eko greba orokorrarekin. Langileen eskubideen aurrean hainbat sindikatuk eta alderdik aurkeztu duten jarrera kritikatuta, lan baldintza duinen aldeko borroka defendatu dute.