Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek greba "gogortuko" dutela iragarri dute

2019-10-07
Grebaren kondizioak "gogortu" egingo dituztela adierazi dute ELA sindikatutik, eta greba mugagabea egitea ere aukeren artean dagoela azaldu dute.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako erresidentzietako langileak: "Gehiago babestu gaitu Ken Loachek, Eneko Goiak edo Markel Olanok baino"

2019-10-04
7 eskari egin zituzte Donostiako zinemaldia ospatu zen astean, hiriko erdiguneko toki ezberdinetan Zaintzaldiaren karpa jartzeko. Udalak eskaera guztiak ukatu zituela azaldu dute, gune horietan zinemaldiko ekitaldiak burutuko zirela argudiatuta. Ondoren baina, erresidentzietako langileek 7 gune horietan ezer ospatu ez zela egiaztatu zuten, eta froga gisa egun bakoitzean argazkiak atera zituzten leku horietan.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzara eraman dituzte euren protestak

2019-10-02
Bizkaiko Metalgintzako langileek 16 urte daramatzate hitzarmena sinatu gabe. Historikoki metalak garrantzi handia izan du Bizkaiko industrian eta langileek hala jarraitu dezan nahi dute. Greba deitu duten ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak egun hauetan izan duen jarrera salatu dute. Iñigo Urkullu lehendakariak patronalaren alde egindako adierazpenak kritikatu dituzte. Hitz hauek sortutako zalapartaren ildotik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du Urkulluk ez duela “sakoneko posizio bat ezarri”. Egun hauetako greben ondorioz, enpresa batzuetako buruek kaleratzearekin mehatxatu dituzte langileak. Honen aurrean borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu dute beharginek.
bideoa prestatzen
Beste bi greba egun deitu dituzte Gipuzkoako grafikagintzako langileek

2019-10-02
Sektoreko hitzarmena lortzeko, sei greba egun egin dituzte dagoeneko Gipuzkoako grafikagintzako langileek. LAB sindikatuko arduradunen hitzetan baina, negoziatzen saiatu diren aldiro «patronalaren harresiarekin» egin dute topo.
bideoa prestatzen
"Neurri errealak" eskatu dizkiote metalgintzako sindikatuek patronalari

2019-10-01
Langileen %85a batu da lanuztera. Aste honetan egiten ari diren grebaren baitan, negoziazio mahaira benetako edukiak eramateko eskatu diote ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek patronalari. Goizeko piketeek barrikadak jarri dituzte Berrizen, Zaldibarren, Igorren eta Zamudion. LABen arabera Ertzaintzak 40 lagun identifikatu ditu eta langileek goizeko lehen orduetatik izan duten jazarpen poliziala salatu du.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileen %85a batu da lehen greba egunera, sindikatuen arabera

2019-09-30
Sindikatuek deitu dute lanuztea, patronalak "negoziatzeko inolako borondaterik ez" duela salatzeko. Gaurtik ostiralera bitartean, 50.000 langile daude grebara deituta, lan hitzarmen "duin" bat lortzeko. Joan den astean bi bilera egin zituzten sindikatuek eta patronalak egungo egoera saihesteko. Sindikatuek aitortu zuten Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak proposamena hobetu arren, euren eskaeretatik urrun dagoela. Salatu zuten lan baldintzek baino gehiago, grebak kezkatzen zuela. Grebaren ondorioz, hainbat enpresa itxi egin dituzte Durangaldean, Ezkerraldean eta Meatzaldean. Zenbait errepide itxi dituzte Elorrion, Iurretan eta Durangon.