Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
U30eko grebarekin bat egitera deitu dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek

2020-01-21
Beren helburuak lortu arte, mugimendu sozial eta sindikalekin borrokan bat egingo dutela azaldu dute elkarretaratzera hurbildu direnek. Nabarmendu dutenez, bi urtetan zehar beren mobilizazioak mantendu dituzten arrazoi berberek eraman dituzte hilaren 30eko mobilizazio orokorrarekin bat egitera.
bideoa prestatzen
ELA eta LAB sindikatuek lan duinaren aldeko akordioa proposatu diote Nafarroako Patronalari

2020-01-13
Urtarrilaren 30eko greba baino bi aste lehenago, bi sindikatuek Foru erkidegoko enpresarien egoitzan lan baldintzen inguruan gogoeta egiteko eskaria erregistratu dute.
bideoa prestatzen
Jarraipen zabala izan du Gipuzkoako garbikuntza alorreko grebak

2019-12-17
Langile horiek, gehienak emakumeak, kale garbitzaileek baino %28 apalagoa dute soldata, hauek gehienak gizonak izanik. Soldata eta kontratu arrakalarekin bukatu nahi dute.
bideoa prestatzen
Urtarrilaren 30eko grebari bultzada emateko ekitaldia egin dute gaur eragileek Iruñean

2019-12-17
Aurrekontu duinak bermatzea eskatu dute sindikatuek eta gizarte eragileek, Labrit pilotalekuan eginiko ekitaldian zein Nafarroako Parlamentu parean amaitu den manifestazioan.
bideoa prestatzen
EAEko aurrekontu "antisozialak eta neoliberalak" kritikatu ditu Eskubide Sozialen Kartak

2019-12-16
EAEko aurrekontu proiektuaren aurka azaldu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Gasteizen antolatutako agerraldi eta mobilizazioan Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu dute dinamika honen parte diren eragileek. Hain zuzen, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, gehiengo sozial eta sindikala enplegu, pentsio eta bizitza duinagoen alde lanean dagoen bitartean, Jaurlaritza beste norabidean doazen neurriak ari da hartzen.
bideoa prestatzen
Volkswageneko langileek greba egingo dute enpresak osasun arloan hartutako erabakia salatzeko

2019-12-12
Volkswageneko langileek greba egingo dute enpresak gaixotasun komunen inguruan hartutako aldebakarreko erabakiaren kontra protestatzeko. Enpresa batzordeak greba deitu du abenduaren 17, 18, 19, 20 eta 23rako, LAB sindikatuak eskatuta.