Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
25000 pertsona elkartu dira Gasteizeko mobilizazioan

2019-01-30
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan 145000 pertsona elkartu dira, horietako 25000 Gasteizen. Hortaz gaindi, eskualde ezberdinetan, mobilizazioak izan dira baita. Horren lekuko, Amurrio, Eibar edo Tutera.
bideoa prestatzen
Goiz osoan, pikete jendetsuak egin dituzte Iruñean

2020-01-30
ELA, LAB, ESK, Steilas, ENHE eta HIRU sindikatuek diote jarraipena "zabala" dela. Gobernuak goiza "lasai" joan dela dio "talka txiki batzuk izan ezik". Edonola ere, ugari izan dira pikete eta polizia espainolaren arteko tirabirak. Gutxienez, bost dira gauerdiaz geroztik Nafarroan atxilotutako grebalariak.
bideoa prestatzen
Grebak eragin handia izan du Gipuzkoako industrialguneetan

2020-01-30
Gipuzkoan, grebak eragin handia izan du, batez ere, industrian; sindikatuen arabera, itxi egin dituzte Irun eta Beasaingo CAF, Jaso, Irizar, ABB Niessen, JMA, Elay, Indar, Bellota, GKN Legazpi, Sapa, Murias, Olaberria eta Bergarako Arcelor Mittal, besteak beste. Era berean, tentsio uneak izan dira Urbil merkatalgunean.
bideoa prestatzen
Gauerditik abiatu dute greba gazteek Bilbon

2020-01-30
Gauean, greba hasi bezain pronto Bilboko gazteek ekintzak burutu dituzte apustu etxeen eta diskoteken kontra.
bideoa prestatzen
Grebak jarraipen zabala izan du goizean zehar Bilbon

2020-01-30
Bilboko sarrera nagusiak oztopatzen saiatu dira goizeko piketeak. San Mameseko sarbidea 20 minutuz lortu dute ixtea. Tentsio uneak izan dira baina liskarrik ez.
bideoa prestatzen
Lau lagun atxilotu poliziak Iruñerrian Aretako poligonoko bide mozketan

2020-01-30
Hormigoizko bidoiekin kateatuta Burlatako industrialdeko sarbidea eten dute grebalariek. Bidoiak hautsi ondoren, poliziak atxilotuta eraman ditu ekintzaileak. Bien bitartean, ugari dira Euskal Herri osoan jarraipena duen grebarekin bate egitera dei eginez Iruñerrian dabiltzan pikete informatiboak.