Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
Iruñean arratsaldeko greba ekintzetan atxilotutako 8 gaztek espetxeraturik jarraitzen dute

2020-01-31
Atzoko greba ekintzetan 14 pertsona atxilotu zituen poliziak Nafarroan eta haietatik 8k espetxeraturik jarraitzen dute. Morea merkatal-guneko protestetan, 9 gazte atxilotu zituzten Foruzaingoak eta Guardia Zibilak.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak grebaren irakurketa "oso positiboa" egin du

2020-01-30
Eguerdiko mobilizazioen ondoren, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldia egin du Bilbon grebaren balorazioa osatzeko. Amaia Muñoa eta Edurne Larrañagaren hitzetan, deialdia oso modu "positiboan" balioztatu dute eta bereziki Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban izandako jarraipena azpimarratu dute. Horrekin batera, Nafarroako eskualde batzuetan zein enpresa garrantzitsuetan izandako jarraipena goraipatu dute baita.
bideoa prestatzen
35.000 lagunek egin dute bat Donostiako Manifestazioarekin

2020-01-30
35.000 lagunek egin dute bat Donostiako Manifestazioarekin
bideoa prestatzen
Gaur "herriaren hitza" entzun eta "bizitzak erdigunean kokatzea" lortu dela diote sindikatuek

2020-01-30
Donostiako eguerdiko manifestazioaren ondoren, gaurko egunaren lehen balorazioa egin eta hemendik aurrerakoari buruz jardun dugu Igor Arroio, LAB sindikatuko idazkari nagusi ondokoarekin eta Maialen Aranburu, ELA sindikatuko batzorde eragileko kidearekin.
bideoa prestatzen
Pentsionistek berretsi dute erretiro osteko ordainsari duinaren aldeko borroka gizarte osoarena dela

2020-01-30
Ana Sarobek erretiro osteko ordainsari duinaren aldeko borroka gizarte osoarena dela nabarmendu du, eta gazteei euren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.
bideoa prestatzen
50.000 grebalari bildu dira eguerdian Bilbon bizitza, lan eta pentsio duinen alde

2020-01-30
Zabalburu, Deustu, Alameda Rekalde eta Bihotz Sakratutik irtendako zutabeek bat egin dute Moyua plazan. Heltzen azkenak, pentsiodunak izan dira, txaloka hartu dituzte gainontzeko grebalariek. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak ohartarazi du udaberrirako egoera aldatu ezean borrokari ekingo diotela berriz ere.