Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Ola Maciejewska-k, artista Poloniarrak, 'Loie Fuller: Research' lana aurkeztu du

2018-11-08
Azkuna Zentroak antolatzen duen ‘Elipsiak’ arte eszenikoen zikloaren baitan Ola Maciejewska, artista Poloniarra, Loie Fuller: Reseach lana aurkeztu du.
bideoa prestatzen
Iñaki Villanueva: Eskulturgile eta musikaria

2018-11-04
Ajoarrieroa saioko atal honetan Iñaki Villanueva artisauarekin egin du hitzordua Berriozarren Anabel Arraiza lankideak. Nagusiki eskulturgile bezala izan duen ibilbideaz eta esperientziaz hitzegin duten arren Khous taldeko abeslari bezala ere aritu zaigu.
bideoa prestatzen
Azkuna Zentroak urteko azken hiruhilerako programazioa aurkeztu du

2018-10-11
Bisitariak arte garaikidera gerturatzeko, ehun jarduera baino gehiago antolatu dituzte arte berritzailea, dantza eta zinema ardatz. Azkuna zentroak antolatutako jardueretan, 41.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute.
bideoa prestatzen
Igandera arte, gatazka osteko trantsizioak, Getxophoton

2018-09-24
Getxophoto irudi jaialdiaren 12. edizioan, programazio artistiko guztia gatazka-osteko egoera eta uneen inguruan harilkatu dute. Trantsizioak deituriko trilogia baten bigarren atala da hau. Monica Allende jaialdiko komisarioak planteatutako gaia hartu du ardatz, beraren hitzetan “ Normalean gizarteak badaki nondik datorren, baina ez du jakiten norantz goazen, horregatik trantsizioak izena” Jaialdia Irailak 5ean hasi zen eta 30an bukatuko da.
bideoa prestatzen
'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa, Guggenheim museoan

2018-09-21
Estreinakoz mugituko da New York-etik abangoardiako hainbat artisten obrak biltzen dituen bilduma hau. Irailaren 20tik martxoaren 24ra arte egongo da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan.
bideoaren irudia
Gau Zuriak Bilboko gauei bizia emango die

2018-05-31

Gau Zuria jaialdiak Bilboko gauak animatuko ditu. Aurten bi gauez ospatuko da, ekainaren 15 eta 16an. Egunotan, Bilboko hiribilduaren 718.urteurrena ospatuko da, eta Euskaltzaindiak eta Indautxuko eskolei omenaldi berezia egingo zaie, biek 100 urte betetzen baitituzte. Antzerkia, musika, argi jokoak eta beste hainbat ekitaldik Bilboko gauak dinamizatuko dituzte.