Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Humanity at Music, kooperatibismoaren historian barna

2019-06-21
Atzokoan Baluarten Humanity at Music-eko arte disciplina aniztasunaz eta elkarlanaren aldarrikapenaz gozatzeko aukera izan zen.
bideoa prestatzen
Frida Kahlo artistaren ahotsa izan daitekeena topatu du Mexikoko Fonotekak

2019-06-14
Alejandra Fustra Mexikoko Kultur Ministrak adierazi du balitekeela artistaren ahotsa izatea, guztiz konfirmatu ez den arren. Frida Kahlo-k bere senarrari, Diego Rivera muralistari, idatzitako testu bat irakurtzen du audioan. 200 obra baino gehiago sortu zituen, autoerretrautak gehienak, baina bere ahotsa misterio bat izan da, dirudienez, orain arte.
bideoa prestatzen
Ibon Aranberriren "Itzal marra" lana aurkeztu dute Museo Bikoitza proiektuaren baitan

2019-06-11
2014an, Asier Mendizabalek Soft Focus lana jarri zuen abian San Telmo museoan. Lan horri jarraikortasuna emateko, San Telmo museoak Museo Bikoitza proiektua jarri zuen martxan 2018an. Museoan egiten den aldizkako esku-hartzeen programaren barnean dago Museo Bikoitza proiektua, eta urtero artista gonbidatu batek gauzatuko du. Aurten, Ibon Aranberri izan da Asierrek hautatu duen gonbidatua. Gonbidatuak museoarekin lotutako lan bat aurkeztu beharko du, eta helburua da bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa bultzatzea. Ibon Aranberrik bi espazio sortu ditu ‘Itzal marra’ lanean. Alde batetik, aurkitutako gainazaletako idazkunen gainean sortutako kalkoen bilduma oso bat aurkeztu du eta, bestetik, eskuz egindako biltegiratze sistema bat berreraiki du.
bideoa prestatzen
Markaz Tulkarem talde palestinarraren erakusketa ikusgai da Kondestable Jauregian

2019-06-07
Penak nagusi diren herrialdeetan ere, futbolak, beste hainbat zaletasunek bezala, egunerokotasunetik ihes egin eta itxaropenari eusteko tresna gisa balio du. Sionismoaren okupaziopean, Palestinan, Cisjordanian, Markaz Tulkarem taldeak herrialdeko errefuxiatu kanpaleku handienetako baten pozen bandera da.
bideoa prestatzen
Abel Azkona artista iruindarra ez da deklaratzera aurkeztu bigarren aldiz

2019-05-08
Preformancean, "amen" eta "pederastia" hitzak ostia sakratuekin idatzi zituen, kristau elkarteen ezinegona sortuz. Kristau Abokatuen Elkarteak, epaitegietara birritan bidaltzeko saiaketa egin zuen, erlijio sentimenduen aurkako delituak egotzita. Lehenengoan auzietegiek ezetza eman bazuten ere, Bergako Konvent aretoan lana erakutsi zuenean, kristauek bigarren saiakera egin eta orduan bai, salaketa aurrera egin eta Azkona deklaratzera deitu zuen epaileak. Otsailean deitua izan zen lehen aldiz eta, gaur bezala, ez da agertu. Egunotan, Portugalen erbestaratuta aurkitzen da, bertako Ministeritzarekin erakusketa berri bat prestatzen.
bideoa prestatzen
Hasi da literatura eta praktika artistikoen disziplinak uztartzen dituen Gutun Zuria jaialdia

2019-04-02
Izenburuan jasotzen den bezala, arteak ematen digun ezagutza da garrantzitsua, ez euskarria bera. Jaialdiak helburutzat dauka artearen eta literaturaren balio hau goraipatzea. Artista-tailerrak, kontzertuak, irrati-saioak, bisita gidatuak eta sorkuntza bisualaren inguruko topaketak egongo dira. Tartean, euskal narratiba sorkuntzaren beste eremu batzuetara nola hedatu den erakutsiko da. Danele Sarriugarte, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga… izango dira jaialdian artista internazionalekin batera. Sorkuntza artistikoko Irudiak eta hitzak da jaialdia osatzen duen tailerretako bat. Aurtengo helburua publiko zabalera hedatzea izanik, dibertsitate funtzionala duten artistak izango dira protagonista. Gaur hasi eta apirilaren 6a bitarte gozatu ahal izango da Azkuna Zentroak antolatutako Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.