Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Alex Rigola (Artista): "Matxismoaren aurkako kontzientzia piztea dut helburu"

2020-03-06
Alex Rigolaren 'Macho Man' instalazioa jarri dute Bilboko Azkuna zentroan. ikusleengan matxismoaren aurkako kontzientzia piztea izan da sortzailearen helburua. Guztira, hamabi gune zeharkatuko dituzte bisitariek eta 50 minutuko saioak dira. Ibilbide guztian zehar aurikularretatik entzundako azalpenak gidatuta joango dira bisitariak eta gela bakoitzean ariketa bana egin beharko dute. Obraren barruan agertzen diren kasuak errealak dira.
bideoa prestatzen
'Milaka eskuren isilpeko lana' ez-ohiko erakusketa aurkeztu dute San Telmo museoan

2020-03-04
San Telmo museoak eta SOS Arrazakeriak etxeko langileen lana ikusarazteko proiektua aurkeztu dute.
bideoa prestatzen
Macho Man, matxismoaren biktimen ahotsek gidatutako bidaia

2020-03-03
Matxismoaz jabetzeko modu berriak bilatzen dituen arte eszenikoen, plastikoen, psikologiaren eta dokumentazioaren fusioaren emaitza da ‘Macho Man’, Alex Rigola dramaturgoak proposatutako lana. Bilboko Alhondiga zentroan dago ikusgai eta martxoaren 15era bitartean bisitatu ahalko da.
bideoa prestatzen
Juan Gorritiren 'Araizko bailaratik Iruñeko Ziudadelara' erakusketa Ziudadelan ikusgai

2020-02-21
Iruñeko gotorlekuan dago ikusgai natura, artistaren bizitza eta denborarekin lotura zuzena duen erakusketa.
bideoa prestatzen
'Irekieraren estetika: mugak lausotu', Iruñeko ikasleen euskarazko adierazpen artistikoa

2020-02-19
Arte-bitartekaritzako proiektua garatu du Iruñeko Ziudadelan Leire Urbeltz artista eta hezitzaile nafarrak, Iturrama Institutuko ikasle talde batekin. Testuingurua aztertuz, mapa irakurriz eta birsortuz, tokiko historia ezagutuz eta arte garaikideak erabiltzen dituen hainbat metodologia baliatuz audio-gida disruptiboen sortzea izan da haien erronka. Ziudadelako mugak lausotuz, gotorlekua askotariko ikuspuntutik ikusarazteko, sentiarazteko eta gozarazteko.
bideoa prestatzen
Pablo Donezar artistaren "Monopoli" erakusketa Iruñean

2020-02-03
Apaindu arte galeriak Pablo Doneza artistaren "Monopoli" erakusketa izango du ikusgai otsailaren 29ra arte.