Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Esatea Libre | Makroepaiketak hizpide

2013-10-17

Segiko gazteen aurkako eta Herriko Tabernen auziko makroepaiketak izan ditugu hizpide, denboraldiko lehen saioan. EAJ-PSE-PP itunaz eta LOMCE legeaz hitz egiteko parada ere izan dugu. Solaskideak: Andoni Unzalu (PSE), Andoni Olariaga (filosofoa) eta Iñaki Zarraoa (EAJ).

bideoaren irudia
Skapa | Mundua buruz behera zelan ikusten den pentsatu duzue inoiz?

2013-10-11

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Mundua buruz behera zelan ikusten den pentsatu duzue inoiz? Soka batetik zintzilik edota trapezioan itzulipurdiak eginez? Karola Zirko Espazion zirko teknika ezberdinak irakasten dituzte. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Ondarroako herriak  Marabilli sormen festibala hartuko du, Aitzol Aramaioren omenezko jaialdia da hau. Baina Txokolate zaleak baldi bazarete zuen txokolate nahia asetzeko aukera emago duen proposamena ere badugu. Txokolatea eta bizkotxoak ekimenaren bigarren edizioa martxan delako. Napoka Iria taldeak disko berria kaleratu du eta diskoaz eurekin hitz egiteko aukera izan dugula kontatuko dizuegu. Antzerkiaz ere mintzatuko gara Bilbon ospatuko den Eskena jaialdiaz hain zuzen ere. Eta antzerkia, musika, artea eta bertsoak nahasten dituen Gabrielen lekua ere, apur gehiago ezagutuko dugu.

bideoaren irudia
Atik Zra | Abortuaren lege erreforma

2013-10-10

A hizkia aukeratu eta abortuaren lege erreformaren inguruan aritu gara. Espainiako Gobernuek aldaketa partziala egingo dio 2010etik indarrean dagoen  abortuaren legeari. Oraindik ere aldaketak noiz egingo diren ez badago argi PPk 1985eko legea berreskuratzeko asmoa du. Solasaldian, ondoko gonbidatua izan ditugu: Izaskun Guarrotxena (Bilgune Feminista), Joana Etxano (Mugarik Gabe) eta Maite Asensio (Berria egunkariko kazetaria). Bestalde, ProVida Bizkaia elkartearen eta Bea Ilardia abokatuaren iritzia jaso dugu.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | EHko Laborantza Ganbara

2013-10-10

Denboraldiko bigarren atalean, Euskal Herrian tamaina handiko enpresek duten presentzia eta hauek izan duten bilakaera aztertu dugu. Elkarrizketa atalean, berriz, Iker Elosegirekin izan gara. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako zuzendaria da bera eta hamar urteko ibilbidean gertatutakoak errepasatu ditugu, eta egungo proiektu eta ekimenen berri eman digu.

bideoaren irudia
Lurdes Imaz: "Prest gaude LOMCE legea ez aplikatzeko baina Jaurlaritzaren babesa behar dugu"

2013-10-09

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu LOMCE legearen inguruan. LOMCE edo Wert legea ikastetxeetan ez aplikatzeko prest daudela baieztatu zuen, hori bai, horretarako eragile guztien babesa beharko zuten baita Eusko Jaurlaritzarena ere.

bideoaren irudia
Atik Zra | Unibertsitatea

2013-10-08

U hizkia. Unibertsitatea izan dugu hizpide. EHUko aurrekontuen murrizketa dela eta, finantzaketa pribatuari bidea irekitzeko aukera airean utzi zuen kurtso hasierako hitzaldian Iñaki Goirizelaia errektorea. Kezka horri begira, unibertsitatea hobeto ezagutzeko ahalegina egin dugu. Solaskideak: Efren Areskurrinaga EHUko kidea eta EILASko kidea, Amaia Irizar ikaslea, Jon Lejarreta EHUko langilea eta LABeko kidea eta Jon Ander Ormaetxea Ikasle kontseiluko burua. Inkestari dagokionez, Leioako campusean jasotako iritziak izan ditugu. Erreportajea, aldiz, bi ikaslerekin osatu dugu. Hasiberri bat eta lizentziatzura bukatzear den beste bat.