Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Jackmanen Zinemaldia

2013-09-28

Zinemaldiaren azken egunean, errepaso modukoa egin dugu Zurriolako Butaka programan. Noski, Hugh Jackman aktore eta Donostia saria oso presente izan dugu. Zinemaldiko postureoa zenbatekoa den eta balorazio orokorra Nerea Lizarralde kazetariak eta Ane Muñoz zinegileak eskaini digute. Aldiz, Gorka Bereziartua kazetariak eta Angel Aldarondo zinegileak beren kiniela partikularra egin dute. Azkenik, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidearekin balorazioari eman diogu bide.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Bikoizketa kinka larrian

2013-09-27

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren egunean, Zurriolako Butaka saioan, Pello Gutierrez "Oirse" dokumentalaren ekoizlea izan dugu. Gainera, Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakariak bikoizketak jasaten duen egoeraren berri eman digu, eta kritikarien txokoan, Andoni Iturbe eta Mikel Garcia izan ditugu.

bideoaren irudia
Skapa | Memoriaren sekretuak

2013-09-26

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Amaren eskuak, Karmele Jaioren izen bereko eleberrian oinarritutako lanak pertsonen arteko harremanez hitz egingo digu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Donostian bertan lan alternatiboek lekua dute Kortxoeneak hartuko ditu film alternatiboak, Bilboko Film Sozilak jaialdiaren helburua ere horixe da, zirkuito komertzialetatik at dauden lanei lekua ematea. Kafea eta Galletak ekimenak 5. denboraldiari hasiera emango diote asteburuan eta Dantzaldia jaialdiak forma eta kolore guztietako ekimenak ekarriko ditu Bilbora. Azkenik Zuloak taldeak asteburuan agur esango duelaz ere mintzatuko gara.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Sormenaren bide ezkutuak

2013-09-26

Zinemaldia amaitzeko hiru egun besterik gelditzen ez direnean, Lara Izagirre zuzendari gaztea izan dugu Zurriolako Butaka saioan. "Sormenaren bide ezkutuak" laburmetraiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Bestalde, Garbiñe Ortega "Violet" lanaren  ekoizleak film honen inguruan hitz egin digu eta kritikarien txokoan, Angel Aldarondo eta Mikel Kintana izan ditugu.

bideoaren irudia
Sakelakotik | 160 metro dokumentala

2013-09-25

‘160 metro Bizkaiko rockaren historia’  dokumentala ezagutuko dugu. Alvaro Fierrok eta Joseba Gorordok zuzendu dute . 160 metrok bereizten dute Bilbo ezkerraldea eta eskuinaldea. Bi ibarrek istorio propioa dute eta modu ezberdinean bizi izan zuten 90eko hamarkadan emandako eraldaketa sozial eta ekonomikoa. Bietan ordea, musikak garrantzia berezia izan zuen, musika talde ugari sortu baitziren: Eskorbuto, Zarama, Los Clavos, Parabellum eta beste hainbeste. Musika tresna gisa erabiliz, historian arakatzea proposatzen du 160 metro egitasmoak. Ostegunean hirugarren atala aurkeztuko dute Bilboko kafe antzokian, egileekin batera 160 metro egitasmoa ezagutuko dugu.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Zinemirari begira

2013-09-25

Zinemaldiaren seigarren egunean, Zinemira saria jaso berri duen Juanba Berasategi zinegilea elkarrizketatu dugu. Gainera, Eneko Olasagastik alardearen inguruan egindako filmaz hitz egin digu eta kritikarien txokoan, Xabier Mendiguren eta Beñat Eizagirre izan ditugu.