Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Helburua herria zigortzea dela azpimarratu dute ekitaldi politikoan

2013-10-05

Maite Bidarte kazetariak eta Carlos Olaya aktoreak hartu dute hitza manifestazio jendetsua bukatzean.

bideoaren irudia
Tantaz Tanta uholdea izan da Bilboko kaleetan

2013-10-05

Tantaz Tanta lelopean manifestazio jandetsua izan da Bilboko kaleetan hementxe manifestazioa irudietan ikusteko aukera.

bideoaren irudia
Atxilotuek, eragile sozialek eta politikariek herritarren babesa azpimarratu dute

2013-10-05

Beñat Zarrabeitia eta Ibon Meñika Herrira Plataformako kideekin izan gara bai eta Bilboko Manifestazioa ere. Bertan eragile sozial, sindikal eta politikoen iritziak jaso ditugu.

 

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Goiener Kooperatiba ezagutu dugu

2013-10-04

Denboraldi berriko lehen atalean, Goiener energia berriztagarrien inguruko kooperatiba ezagutu dugu. Xehetasunak Joanes Maiza lehendakariak eman dizkigu. Bestalde, Euskal Herriko bost aireportuen pertsona nahiz salgaien inguruko garraioa aztertu dugu.

bideoaren irudia
Skapa | Begirada iraganean jarrita

2013-10-04

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: 77 da Bide Ertzean taldearen disko berriaren izenburua. Taldekideen esanetan 70eko hamarkadan ipini nahi izan dute begipuntua. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Euskara ahora ekarteko mezu zuzen eta indartsua zabaldu nahi dute igandean Tolosan izan ere, urriaren 6an Kilometroak jaia izango dugu Tolosan. Ondarruko Marabilli jaialdia urriaren 10ean hasiko da. Bertso Txapelketa Nagusiko bigarren saioa asteburu honetan izango dugu. Antzerki lanak Gasteizen izango ditugu eta musika Donostiako  Donostikluba musika zirkuituaren eskutik helduko zaigu.

bideoaren irudia
Atik Zra | Pentsioen erreforma

2013-09-30

Pentsioen iraunkortasuna bermatzeko xedearekin, Espainiako Gobernuak erreforma berri bat iragarri du. Aipatu erreformak pentsioak urtero zehazteko irizpide berria izango du. Aurrerantzean, kotizatzaile eta pentsiodun kopuruaren erlazioan oinarrituriko indizea ezarriko da urtero, eta horren araberakoa izango da ordainsarien igoera. Haatik, bi muga ezarri dizkio PPren gobernuak indize horri. Gutxienez, %0,25 igoko dira pentsioak, eta gehienez, inflazio-tasa baino %0,25 gehiago. Solaskideak: Janire Landaluze ELA sindikatuko ordezkaria, Lurdes Rodriguez jubilatua eta Xabier Isasa (Pentsionistak Martxan) .