Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Aizank! | Genero berdintasuna gazteen ikuspegitik

2013-11-05

Aizank!-en bigarren saioan, genero berdintasunaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Gainera, Andoaingo Lorratzak taldearekin ere izan gara, euren lehen pausuak gertutik ikusi ditugu eta hainbat kantu ere jo dizkigute. Donostiako emakumeen etxean, ordea, Lahia-Nahia elkartean izan gara eta nola ez, agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Industria eta Cederna-Garalur

2013-10-31

Tokiko ekimena zein den aztertu dugu, zehazki, enpresa industrialetan. Ikergai izan ditugu, industria ehunaren jatorria, euskal industriaren ardatza eta euskal enpresen maila teknologikoa. Elkarrizketaren atalean, Nafarroako mendialdearen garapen ekonomiko eta sozialaz luze hitz egin dugu Isabel Elizalderekin, Cederna-Garalur elkarteko kudeatzailearekin. Izan ere, elkartearen baitan biltzen dira sare sozial eta instituzionalak eta hauen elkarlanarekin Nafarroako mendialdeak bere garapenarekiko konpromisoan aurrera darrai.

bideoaren irudia
Skapa | Hamlet euskalduna!

2013-10-31

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Hiru euskal konpainiek bat egin dute Hamlet klasikoaren euskarazko bertsioa taularatzeko, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu konpainiak hain zuzen ere. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene'-k jasoko du Literaturako Euskadi saria, World Press Photo erakusketa hamaikagarrenez Gasteizen dugu, Beran berriz Asier Gogortzaren Plaza Libreak argazki erakusketa dugu, Guggenhaim Museoak eskaintza berezia du etxeko txikienentzat, Bertso Txapelketa Nagusiko Finalerako geroz eta gutxiago falta da eta Kantuaren Kantoia ekimena Durangoko Plateruenan topatuko duzue.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Bilbo eta Madrilgo manifestazioak

2013-10-31

Bilbo eta Madrileko pasa den asteburuko manifestazioak izan ditugu hizpide, eztabaida politikoan. Makroepaiketen kontrako martxa baketsua eta biktimen aldeko manifestazio iskanbilatsua jorratu ditugu. Bestelako gaiei ere tartea eskaini diegu. Solaskideak: Jose Felix Azurmendi (kazetaria), Koldo Bilbao (EGIko kidea) eta Beñat Zarrabeitia (kazetaria).

 

 

 

 

bideoaren irudia
Aizank! | Goazen saioari ekitera!

2013-10-29

Aizank!-en lehenengo saioan, gazteekin teknologia berriek eragin dezaketen dependentziaren inguruan hausnartu dugu. Elkarrizketaren atalean, Alex Uranga eta Beñat Elosua bodyboardlariekin elkartu gara eta  erreportajeari dagokionez, Donostiako Txantxarreka gaztetxera hurbildu gara. Agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!

bideoaren irudia
Skapa | Ruper Ordorikaren azukre koxkorrak

2013-10-24

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Ruper Ordorikak Azukre Koxkorrak izeneko disko berria kaleratu du. Bertan abesti mitikoen moldaketak jaso ditu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: urriko azken astelehenean prest egoteko larunbatean Astelehentxutxu jaia Gernikan, Joera eszeniko berri berrienak Bilboko BAD jaialdian, Arratoitxo Pinpirina ipuinaren antzerkirako moldaketa bihar BBK aretoan, mustro, mamu, sorgin eta bestelako pertsonaia fantastikoak Donostian Fantasiazko eta Beldurrezko astean, urriaren 25 eta 26an Jazpana jaialdia Beasainen. Bertan 16 talderen musika zuzen zuzenean entzuteko aukera izango da, Bartzelonan euskal doinuak nagusi EH Sona jailadiari esker, Su Ta Gar eta Urtz taldeak berriz ere martxan dira.