Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Ukrainako Parlamentua desegin du Zelensky presidente izendatu berriak

2019-05-21
Ukrainako Parlamentua desegin du Volodimir Zelensky, Ukrainako presidente hautatu berriak. Zelensky, 41 urteko aktore eta orain politikoak, bozen %73,22arekin irabazi zituen Ukraniako hauteskundeak Joan den apirilean. Atzo hartu zuen kargua, eta bereala hartu zuen lehen erabaki esanguratsua. Presidente kargua hartzeko hitzaldian bertan parlamentua desegin zuen, eta jakinarazi zuen bi hilabetean legebiltzarrerako hauteskundeetara deituko duela. Orain arteko gobernuari dimisioa emateko ere eskatu zion, eta lehen ministroak, Defentsakoak eta zerbitzu sekretuetako buruak berehalakoan iragarri zuten kargua utziko dutela
bideoa prestatzen
Bolintxu Bizirik taldeak Super Sur saihesbideak izango duen inpaktu ekologikoa salatu du

2019-05-21
Obra honen eragina islatzeko txostena atera zuten proiektuaren egileek beraiek 2012an, non argi ikusi daitezkeen 28 eragin negatibo. Bilboko elkartetik txosten honen analisia egin dute. Super Sur saihesbidearen egileek Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio txostena kaleratu zuten 2012an. Bertan ikusi daitezke obrak sortuko dizkion kalteak ekosistema, fauna, landaredi eta paisaiari. Lanak egiten diren bitartean neurri zuzentzaileak hartuta ere, adierazi dute, ez litzatekeela Bolintxu babestuko. Adibidez, hasiera batean 11 eragin izango zirenak 4 izatera pasatuko lirateke neurriak hartuz gero. Hala ere, salatu nahi izan dute txostenean ez dela adierazten ekosistemari zenbat denbora kostatuko litzaiokeen lehengoratzen. Esan dute, txostena irakurrita ez dutela ulertzen nola eman zaion baiezkoa obra egiteari.
bideoa prestatzen
Estitxu Eizagirre: "Bizi nahi duen herri bat dagoelako bete ditu ARGIAk 100 urte"

2019-05-21
ARGIAren mendeurrenaren harira, Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariarekin hitz egin dugu 100 urte hauetako garapenaz, mendeurreneko ospakizunez, etab.
bideoa prestatzen
Udal hauteskundeetarako debatea: Bilbo

2019-05-20
Maiatzaren 26ko hauteskundeak direla eta, Hamaika Telebistak debate ezberdinak antolatu ditu. Honatx, Bilboko udaletxera begira egindakoa, EAJko Asier Abaunza, EH Bilduko Jone Goirizelaia, PSE-EEko Nora Abete eta Elkarrekin Podemos-eko Ana Viñals-en parte hartzearekin. Beñat Zarrabeitia lankidea gidaritza lanetan aritu da.
bideoa prestatzen
Industria arloan legegintzaldian egindakoa errepasatu du gaur Eneko Goiak

2019-05-20
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomikorako sailburuarekin batera egin ditu adierazpen horiek Donostiako Oribay enpresara egindako bisitan. Industria aurreratuaren aldeko apustua egiteko asmoa azaldu du Goiak. Bere esanetan, horixe izango da datorren legegintzaldian bultzatuko duten proposamen nagusietako bat. Gipuzkoako hiriburuak horretarako osagaiak biltzen dituela adierazi du EAJren hautagaiak. Zentzu horretan, herritarren %30ak goi mailako ikasketal dituela nabarmendu du Goiak. Ehuneko hori %60rainokoa da 30 urtez azpikoen artean.
bideoa prestatzen
Berri Txarrak taldeak jasoko du aurtengo Adarra Saria

2019-05-20
Aurretik, Mikel Laboak, Ruper Ordorikak, Anarik edo Fermin Muguruzak Donostian jasotako aitortza bera. Hortaz gain, ekainaren 21ean, nafarrek kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian. Gogoratu, hirukoteak etenaldi mugagabea egingo duela udazkenean. Aurretik, hori bai, bira arrakastatsua burutzen ari dira.