Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
'Kapitalari planto!' plataforma aurkeztu dute Bilbon

2019-05-22
Kapitalismoaren erasoari erantzun soziala emateko, Euskal Herriak Kapitalari planto plataforma aurkeztu dute Bilbon. Salaketa, mobilizazio eta desobedientzia zibil baketsuaren bidez, enpresa transnazionalei merkataraitza akordioen bitartez jartzen zaien alfonbra gorria salatuko dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Bigarren erreferendum bat egiteko aukera jarri du mahai gainean Mayk

2019-05-22
Theresa May, lehen minsitro britainiarrak Brexitari buruz erabakitzeko bigarren erreferendum bat proposatu dio alderdi laboristari. Europar Batasunetik irteteko akordioa laugarren aldiz aurkeztu du lehen ministro britainiarrak Westminsterren. Alde batetik, Brexita gauzatu ondoren Europar Batasunaren eta Britainia Handiaren artean aduanak mantendu ala ez erabaki ahal izango du parlamentuak. Horrez gain, parlamentuak Brexitari buruzko bigarren erreferendum bat egin ala ez erabakitzeko eskumena izango luke, mayk egindako proposamen eraberrituaren arabera. Orain arte ukatu egin du Mayk bigarren erreferendum bat gauzatzeko aukera, baina azken hilabeteotan Westminsterren akordioa onartzeko izandako zailtasunen ondoren, aukera horri atea irekitzea erabaki du antza lehen ministroak.
bideoa prestatzen
Aste Nagusirako 'koktel' bat, Campos Eliseos antzokian

2019-05-22
Umorea, komedia, drama, kritika, thrillerra eta emozioa biziko da artearen bitartez Bilbon. Horiek zaporeetara itzuli eta koktel bat osatu du antzokiak. Sei antzezlan egongo dira irailaren erdialdera arte, ikusleari barre egiteko zein hunkitua sentitzeko aukera emango diotenak. Hori islatzen du koktelak. Adibidez, Goyo Jimenez umorista egongo da 8. urtez jarraian eta hori erakusteko erabili dute izenean “zortzi” duen ron bat. Antzezlanak ikusleen ekarpenen bidez egokitu egin dira. Esaterako Campos Comedy izeneko saioan komiko entzutetsuak izango dira: Luis Piedrahita edo David Guapo besteak beste. Edo ikusgai egongo da baita Estatu Batuetan arrakasta handia duen Por los pelos izeneko antzezlan komiko-poliziala. Nekane Alonso zinegotziak azaldu du antzerkiaren garrantzia eta honek Bilbon izan duen bilakaera.
bideoa prestatzen
Lodosako zirkuaren azken funtzioa

2019-05-22
1936ko uztailaren hasieran iritsi zen Lodosara Anastasinitarren zirkua. Karparen altxatze lanak bat etorri ziren faxisten altxamenduarekin eta horrek ondorio larriak izan zituen zirkua osatzen zuten pertsona guztientzat.
bideoa prestatzen
Udal hauteskundeetarako debatea: Iruñea

2019-05-22
Maiatzaren 26ko hauteskundeak direla eta, Iruñeko Udalerako hautagaiekin eztabaida izan dugu Hamaika Telebistan. Bertan izan dira Aitor Balbas (Aranzadi), Antse Fernandez (Geroa bai), Joxe Abaurrea (EH Bildu) eta Edurne Eguino (Izquierda-Ezkerra). Iosu Ganuzak gidatu du eztabaida.
bideoa prestatzen
Osasuna, Lehen mailako taldea

2019-05-22
Granadak Albaceten irabazi ostean, Osasunak Lehen mailan aritzeko txartela eskuratu du. Jagoba Arrasateren eskutik, gorritxoek denboraldi bikaina burutu dute, bereziki Sadarren jokatutako partida gogoangarriekin, eta sendotasun handia erakutsi dute. Milaka zale Gaztelu plazan elkartu ziren taldeari lehen omenaldia eskaintzeko, ondoren udalak zein foru gobernuak harrera instituzionalak egingo dizkiote klubari.