Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
1938ko maiatzaren 22an ehunka presok ihes egin zuten San Cristobal gotorlekutik

2019-05-20
Europan inoiz izandako preso ihesarik handiena gertatu zen Ezkabako San Cristobal gotorlekuan 1938ko maiatzaren 22an. Ehunka presok egin zuten ihes eta geroko pertsona ehizean 206 lagun akabatu zituzten, gehien gehienak atxilotu ondoren. Frankismoak ezarri zuen ixiltasunaren ondorioz urte askotan ezezaguna izan da herritar askorentzat gertaera hori eta azken aldi honetan egindako ahaleginari esker pertsona batzuen gorpuzkiak agertu dira.
bideoa prestatzen
Kristina Rueda: "Guk geuk sortu behar izan ditugu gorroto delituei aurre egiteko tresnak"

2019-05-17
Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna izan da. Testuinguru horretan, Kristina Rueda "OSGI, gorroto-delituei begirada orokorra"dokumentalaren zuzendariarekin hitz egin dugu. Gorroto delituei aurre egiteko tresna eta moduak aztertu dituzte atzo aurkeztu zuten filmean.
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Kalabaza landatu, Tuterako kukuluak jaso, Ekoalde eta Barazkiak lorontzietan

2019-05-17
Saio honetan kalabazak landatu ditugu Fernando Rey baratzezainarekin eta baita Tuterako kukuluak jaso ere. Asier Irazokiren eskutik Ekoalde proiektua ezagutu dugu eta azkenik Iñigo Segurolak lorontzietan barazkiak nola landatu erakutsi digu
bideoa prestatzen
Donostiarako kirol arloan dituzten proposamenak aurkeztu ditu gaur PSE-k

2019-05-17
Anoetako belodromoaren atarian eskainitako agerraldian, kirolak bere dituen baloreak goraipatu ditu Ernesto Gasco PSEren alkategaiak. Zentzu horretan, talde lana eta elkar ulertzea goraipatu ditu Gascok, eta politikan ere ezinbesteko baloreak direla azpimarratu du.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak LGTB+Q pertsonen aldeko neurriak eskatu dizkio Nafarroako patronalari

2019-05-17
LAB sindikatuak LGTBI+Q kolektiboko pertsonen lan eremuko normalizaziorako agiria erregistratu du CEN, Nafarroako Enpresarien Egoitzan. Sindikatuak ahaleginak eskatu dizkio patronalari genero eta sexu identitate eta orientazio aniztasuna enpresetan muga izan ez dadin eta LGTBI+Q kolektiboko kideen eskubide berdintasuna bermatzeko.