Skip to main content

Albisteak

Emakumea

Normaltasun berria gaitzetsi eta bizitza duinak eskatu dituzte Bilboko feminista taldeek

admin, 2020-06-12

Bilbo Feminista Saretzen dinamikak deituta mobilizazio feminista burutu dute Bilbon. Bertan, salatu dute ez dutela normaltasun heteropatriarkalera itzuli nahi, normaltasun berria gaitzetsi eta bizitza duinak aldarrikatzeko asmoz.

 
Politika

EH Bilduk erantzukizun politikoak eskatu ditu Donostiako Metroaren obren hondamendiagatik

admin, 2020-06-10

Azpiegitura horretan egindako akatsen erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu die EH Bilduk EAJ eta Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, Donostiako Metroaren obretako ur isuriak pertsona askoren bizitza arriskuan jarri du eta krisi garaian gainkostuak eragingo ditu.

 
Osasuna

Basurtun hildako bat eta beste bost pertsonari atzeman diete COVID-19

admin, 2020-06-10

Oraingoz, 25 gaixo detektatu dituzte Basurtun: bederatzi profesional, hamabi paziente eta lau bisitari. Orotara 423 PCR test egin dituzte, baina langile guztiei egitea espero dute. 4.500 test inguru izango dira guztira.

 
Gizartea

Ernaik "Salto!" egingo du bizitzen, askatasunen eta burujabetzen alde

admin, 2020-06-09

Kaleak urrun topatu dituzten azken hilabete hauen ondoren, berriz ere kalera, antolakuntzara eta kolektibora salto egingo duela iragarri du Ernaik, bizitzak, askatasunak eta burujabetza oinarri hartuz.

 
Osasuna

Hildako bat eta 17 kutsatu berri atzeman dituzten Euskal Herrian

admin, 2020-06-08

EAEn hamaika gaixo berri detektatu dituzte. Nafarroan, aldiz, sei kasu berri atzeman dituzte. Testuinguru honetan, Euskal Herrian pandemia hasi zenetik 25 mila pertsona inguruk eman dute positibo.

 
Osasuna

Beste koronabirus agerraldi bat atzeman dute Basurton

admin, 2020-06-08

24 ordutan bi COVID-19 agerraldi izan dira Osakidetzako ospitaleetan. Bilbon hamar gaixo dira; Txagorritxun, berriz, hiruk eman dute positibo.