Skip to main content

Albisteak

Osasuna

Osasun Saila koronabirusaren agerraldi posible bat ikertzen ari da Orion

admin, 2020-06-22

Azken egunetan sei pertsonak eman dute positibo PCR proban Orion; hiru larunbatean jakinarazi zituzten, bi igandean eta bat gaur. Hori aintzat hartuz, Nekane Murga Osasun Sailburuak lasaitasun mezua helarazi die Orioko herritarrei.

 
Gizartea

Zubietako erraustegiaren afera Konstituzio auzitegira iritsi da

admin, 2020-06-19

GuraSOS plataformak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eraman dute gaia Madrila. Helburua, plataformaren esanetan, baimen horren aurka errekurtsoa jartzeko aukera kentzea da.

 
Gizartea

Satorralaia mugimenduak metroaren obrak erabat gelditzeko eskatu du beste behin

admin, 2020-06-18

Obrak hainbat etxebizitzetan pitzadurak, arrakalak eta bestelako kalteak eragin ditu. Hori dela eta, eraikuntza lanak geldiarazteko eskatu du Satorralaia mugimenduak. Iganderako protesta-kontzentrazioa deitu dute Kontxako erlojuetan.

 
Gizartea

Sindikatuek mobilizazioei berrekin diete, Kristau Eskolak birkokatzeen inguruan zuten akordioa bete ez duela argudiatuta

admin, 2020-06-17

ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek kontzentrazioa egin dute Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean. Irakaskuntza itunpeko patronalak sindikatuekin sinatutako akordioa betetzeari uko egin diola salatzeko bildu dira.

 
Euskara

"Milaka" entitate aktibatu dira dagoeneko azaroan hasiko den Euskaraldirako

admin, 2020-06-16

Milaka dira jadanik Euskal Herri osoan euskararen erabilera ardatz duen Euskaraldia ariketa sozialerako aktibatzen ari diren ariguneak. Aurtengo edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da.

 
Mundua

Rayshard Brooks afroamerikarraren hilketa giza erailketa izan zela ondorioztatu da

admin, 2020-06-15

Ostiral gauean gertatu zen Atlanta hirian. Brooks auto barruan lo geratu zen eta ibilgailuak pasabidea oztopatzen zuen. Polizia agertu zenean autotik aterarazi eta alkoholemia froga egin zioten. Gazteak positibo eman zuen. Gizonak aurre egin zien eta polizietako batek tiro egin zion.