Skip to main content

Albisteak

Politika

PSOEK bozketa errepikarazi du lan-erreforma indargabetzeari uko egiteko

admin, 2020-07-02

PSOEK bozketa errepikarazi du lan-erreforma indargabetzeari buruzko akordioa ez betetzeko. Bozketa horretan, 2012ko lan-erreforma bertan behera uzteko EH Bilduk aurkeztutako proposamena bozkatu zuen bart hasiera batean PSOEk.

 
Mundua

Zisjordaniaren zati bat anexionatzeko Israelen plana atzeratzea erabaki dute

admin, 2020-07-01

Benjamin Netanyahu lehen ministroak martxan jarritako Zisjordania anexionatzeko plana atzeratu dute. Gaur abiatzekoa zen, baina koalizio gobernuan eztabaida handia sortu da, batez ere egutegiaren inguruan.

 
Gizartea

COVID-19a dela eta, Irungo alardea bertan behera utzi behar izan dute

admin, 2020-06-30

Irunen alarde parekideari bizkarra eman ez dioten lehenengo aldia izan da aurtengoa. Ekitaldi nagusia bertan behera utzi behar izan dute koronabirusa dela eta, jende pilaketak ekiditeko. Hala ere, aurten ez dituzte ospakizunak alde batera utziko. Familia eta lagun artean ospatuko dute.

 
Gizartea

Urtero lez, aurtengo ekainaren 28an ere kaleak hartuko ditu LGTB+ kolektiboak

admin, 2020-06-26

"Saretuz borrokak dirau" lelopean gauzatuko dute aurtengo egitaraua. Bizkaiko Ekainak 28ko koordinakundeak azpimarratu du bizirauteko, babesa bilatzeko, elkar aurkitzeko eta bakarrik ez daudela sentitzeko bat egin dutela hainbat kolektibok. Iganderako mobilizazioa deitu dute.

 
Gizartea

Metroaren obrak erabat geldi ditzatela eskatu du Satorralaiak beste behin

admin, 2020-06-25

Donostiako Metroaren obrak erabat geldiarazteko aldarrikatuz elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, eta Udal Gobernuaren jarrera salatu dute. Bestalde, herritarren kexen aurrean Udalak ez du erantzun zuzenik eman Satorralaiaren esanetan.

 
Gizartea

Euskal Herriko LURGIDA app turistikoa sortu du Udalbiltzak

admin, 2020-06-24

Gida turistikoaren aplikazioaren bidez, turismo jasangarriagoa eta lurraldearekiko errespetuan oinarriturikoa bultzatu nahi dute. Bestalde, proiektu honek Euskal Herria beste modu batez ezagutzeko aukera eman nahi die barne zein kanpoko bisitariei.