Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Amaia Ariztegi, doula lanetan

2019-08-07
Gure deskantsutik bueltan, gogotsu etorri gara Amaia Ariztegirekin solas egitera. Berak doula moduan egiten du lan; emakumeei bere haurdunaldian eta erditu ondoren babes emozionala emanez. Yoga hormonaleko eta Chi kung-eko klaseak ere ematen ditu. Berarentzat beharrezkoa da gorputza lantzea burua orekatua izateko.
bideoa prestatzen
36 urte bete dira Euskal Herrian kaltetu zuten uholdeak izan zirenetik

2019-08-26
Bizkaia, eta Bilbo bereziki, lokatz azpian utzi zituzten 1983ko abuztuaren 26an izandako uholde handiek. 39 lagun hil ziren, eta kalte material handiak ere izan ziren, 200.000 pezetatik gorakoak.
bideoa prestatzen
G7 Ez! Manifestazioa

2019-08-24
G7 goibileraren aurka antolatutako kontragailurrari amaiera eman dio hendaiatik irten eta Irungo Fikoba parean amaitu den manifestazioak. 15.000 lagun inguruk hartu dute bertan parte, eta euren aldarriak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez egin dituzte. Hainbat talde, elkarte eta mugimenduren ikurrak ikusi dira ibilbide osoan.
bideoa prestatzen
Tafallaldea

2019-08-26
Tafalla Nafarroako erdialdean kokaturik, ikuspegi askoren ikuspuntutik muga hiria da. 1936. urtean Tafallan 33 pertsona erail zituzten.
bideoa prestatzen
Iritsi da Marijaiari agur esateko unea

2019-08-25
Bilboko Aste Nagusia bukaerara heldu da. Konpartsetako kideek azken indarrekin heldu diote jaietako bederatzigarren egunari. Kaskagorri eta Pa... Yaren arteko guda zikinean ere izan gara gaur, horren ostean erromeriaz girotuta pasa dute iluntzea Marijaia erre baino lehen.
bideoa prestatzen
Eraso sexista baten berri eman dute konpartsek Bilboko Aste Nagusiko zortzigarren egunean

2019-08-24
Eraso sexista baten berri eman dute Bilboko konpartsek. Honen harira, elkarretaratzea egon da 19.30etan Arriaga plazan. Horrez gain Bilboko Emakumeen IV. ikurrina San Juan Iberdrola taldeak irabazi du goizean izan diren estropadetan. Gizonezkoetan ere, San Juan izan da garaile. Eguneko protagonistak, baina, konpartsak izan dira. Izan ere, Bilboko Aste Nagusia amaierara heltzen ari den honetan, bazkaria egin dute eta ondoren jai giroan konpartsen arteko herri kirolak ospatu dituzte.