Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Kataluniaren aldeko martxara deitu du Torrak, konponbide bakarra autodeterminazioa delakoan

2018-09-05

Datozen hilabeteetarako independentisten bide orria azaltzeko egindako hitzaldian, Quim Torra Generalitateko presidenteak proposamena egin du: «Kataluniaren eskubide zibilen, sozialen eta nazionalen» aldeko martxa bat egitea proposatu du. Horrez gain, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari erantzun dio autodeterminazio erreferendum batek «soilik» konponduko duela auzia.

Torrak asteartean adierazi zuenez, «herritarrek» lortzen dituzte errepublika edota subiranotasuna, “ez datoz bulegoetatik”. Ba herritar horiei zuzendu zaie Generalitateko presidentea, eta aipaturiko martxa egitea proposatu die. Zehaztasunik ez du eman Torrak, baina asteak daramatza «etenik gabeko mobilizazioetarako» deia eginez, ezinezkoari irabazteko gonbita egin du.

Maila instituzionalean, berriz, Torrak argi asko erantzun dio Espainiako Gobernuko presidenteak bezperan egindako proposamenari. Gatazka politikoa konpontze aldera, autogobernuari buruzko erreferendum bat proposatu du Sanchezek. Generalitatekoak areago joan nahi du, ordea. Autodeterminazio erreferenduma da Torrak hobesten duena.

Torraren hitzaldia bukatu eta berehala, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramailea agertu zen hedabideen aurrera. Haren erantzuna Generalitateko presidenteari: independentistek ez dutela «gehiengo sozialik». Hala ere, Celaak ez dio autogobernuari buruzko elkarrizketari biderik itxi.

Independentista katalanen aldetik ere etorri dira erreakzioak Torraren hitzaldiaren ondoren. Dirudienez, Generalitateak aldebakarreko bideari muzin egiten baitio. Hori da, hain justu, ERC Esquerra Republicanak momentu honetan eskatzen duena. CUPeko Carles Rierak TV3n esan duenez, kontraesanak daude Torraren hitzetan. Rieraren hitzetan, ezin da gizarte mobilizaziorik deitu, Espainiako Konstituzioak ezarritako arauetatik irteteko prestasunik gabe.

Urak mugituta ekin diote katalanek ikasturte politikoari. Hain justu, Xavier Domenech Catalunya En Comuko liderrak dimititu egin du. Beraz, bai Kataluniako Parlamentuan zuen diputatu aktari, baita gainontzeko kargu politikoei ere uko egin die. Politikoki eta pertsonalki «akituta» dagoelako hartu du erabakia.

bideoa prestatzen
Joxe Mari Esparza: “Elizaren inmatrikulazioena lapurreta historikoa da”

2018-09-03
Elizak inmatrikulatu dituen ondareen zerrenda publikatuko du Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak. Balorazio positiboa egin du Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak, inmatrikulazioen berri lehenengo aldiz eman zuena estatu mailan, alegia. Plataformako kide Joxe Mari Esparzak Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan adierazi du 10 urte behar izan direla Espainiako Gobernuak Elizaren inmatrikulazioen zerrenda publikatzeko, Nafarroan 15 egunetan lortu egin zena. Zerrendak 1998tik 2007ra Elizak bere izenean jarritako ondareak jasotzen ditu, Aznarren gobernuak legea aldatu zuen unetik, alegia, Elizak nahi zituen ondareak bere izenean errejistratzeko aukera eman ziona. Esparzak salatu duenez, “sekulako lapurreta historikoa” izan da.
bideoaren irudia
Bilboko legegintzaldiaren erdirako gobernuaren balorazioa, EH Bilduren eskutik

2017-06-20

Bi urte pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Bilboko EH Bilduko bozeramailarearen, Aitziber Ibaibarriagaren ustez, “gobernua krisialdian” dago. Kezkatuta agertzen dira, izan ere egoera ezegonkorraren atzean hiritarrak daude.

bideoaren irudia
Uxue Barkos: "Gure gizartearen aniztasunean dago Nafarroako aukerarik ederrenetariko bat"

2016-01-13

Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin izan gara. Presidente karguan eginiko lehen hilabeteei erreparatu diegu, baita Nafarroak bizi duen egoerari ere. Horrez gain, aktualitateko hainbat kontu ere jorratu ditugu berarekin.

bideoaren irudia
Mikel Aramendi: "Alemaniaren jarrera Greziarekin, besteentzako lezioa da: ni naiz EBko agintaria"

2015-09-24

Gurean Gaur elkarrizketa siaoan, Mikel Aramendi nazioarteko gaietan aditua izan dugu. Syrizako garaipenak Grezian mahai gainean jarri ditzakeen errealitate eta aukerak aztertuko ditugu. Zer gertatuko litzateke zorrari aurre egingo ez balio? Zein da Europar Batasunaren papera krisi hauetan? Aramendik erantzun interesgarriak utzi dizkigu.

bideoaren irudia
Partaidetzazko aurrekontuetan herritarren 830 proposamen jaso dira

2014-06-11

Amaitu da Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuaren ekimenaren lehen fasea. 2 milioi euro zein proiektutan inbertitu erabakiko dute Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Erdian eta Bidasoaldean. Lehen fasean herritarren proposamenak jaso dituzte, guztira 830. Hauen artean hogei inguru hautatu eta aldundira bideratuko dituzte, bertan azter ditzaten.