Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoaren irudia
Balmaseda herriko XX. Erdiaroko azoka

2018-05-14

1999an Balmaseda herrian 800 urte betetzen zituenean erabaki zuten erdia aroko azoka osptzea, herritarren konpromezuari esker aurtengoa da hogeigarren edizioa, aurten nobedadeekin, San Severino plazan400 pertsonako antzezlana eta pirekteknia ikuskizub berezia 20 urte betetzen duelako azokak.

Gainera, hiribilduko alde historikoko balkoietan jarritako zutoihal, lastoz estalitako kale eta Erdi Aroko jantziez jantzitako balmasedar gehienen bitartez, Balmasedak asteburu batez Erdi Aroko tradizioak berreskuratzen ditu.

bideoaren irudia
CANAL EUROPA: jakintzaren espazio irekia

2017-07-27

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

bideoaren irudia
Koldo Mitxelena birkokatuz

2017-06-27

Hogei urte igaro dira Donostiako Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta hasierako funtzioak aldatuz joan direnez, espazioa birkokatzeko ordua dela uste du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak. 

bideoaren irudia
Gipuzkoako ondasunen gordailua

2017-03-17
 
Bere ateak irekiko ditu Gipuzkoako Gordailuak. XIX. mendetik bildutako artelan eta antropologia piezak gorde eta kontserbatzen dira bertan, eta orain herritar ororentzat egongo dira eskuragarri.
bideoaren irudia
"Landa eremuan jarri zuten begirada, herri tradizioetan"

2017-01-27

1963an Daniel Grenholm eta Lennart Olson erreportari suediarrak Euskal Herrian zehar ibili ziren kamera eta magnetofoiarekin. Urte luzez ahanzturan egon ostean Argibel Euba ikerlariak berreskuratu ditu orduko filmazio etnografiko horiek eta aztertu egin ditu. Lan guzti horren emaitza da "BASKER 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak" liburu/DVDa.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Zumaiako San Telmo jaietako bertso saioa

2016-05-21

Zumaiako bertso eskolak San Telmo jaietarako antolatutako saioak emandako onena jaso dugu programan. Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Jon Maia, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren bertsotan, 300 entzule ingururen aurrean.