Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoaren irudia
''San Sebastian de Hernani'': izena eta izana

2016-03-18

Hernani hitza dokumentatu zenetik 1000 urte igaro dira. Baina zer zen garai horretako Hernani? Gaur egungo Hernanirekin zer nolako lotura du? Hori argitu eta dokumentatzeko osatu zuten "San Sebastian de Hernani" dokumentala. Horri buruz hitz egin dugu Beñi Agirre egilearekin.

bideoaren irudia
Euskal Herria estaturik gabekoa izateak eragin zuzena izan du kultura garapenean

2016-01-28

Ana Gandara ikerlariak "Euskal ondare kulturalaren moldatzea 1960tik 1990 urtera  egungo kultur sistemaren oinarri" tesia bukatu berri du. 30 urteetako gure bilakaera kulturala aztertu du. Mikel Laboa Katedraren "Ez Dok Amairu oroituz" jardunaldiak aitzaki on bezala hartuta, atzera begira jarri gara.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Elgoibarko bertso saioko onena

2016-01-16

Urte bukaeran Elgoibarren izan zen bertso saioa berreskuratu dugu. Hain zuzen ere, abenduaren 28an, bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza. Uxue Alberdi izan zen gai jartzailea. Saio hartako pasarte eta bertsorik onenak bildu ditugu.

bideoaren irudia
"Ezkutuko amandreak": Lekeitioko historia soziala emakumeek kontatua

2015-11-27

27 emakume, 27 istorio eta 27 bizibide jaso dituzte "Ezkutuko amandreak" proiektuan. XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu guran, Lekeitioko emakumeak elkarrizketatu dituzte, liburua eta dokumentala osatuz. Jasotakoa kontatu digu Ale Goikoetxeak, egileetako batek.

bideoaren irudia
"Lurra, lana, izana": Usurbilgo emakumeen ahotsak

2015-10-30

Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailetik emakume baserritarren inguruko ikerkuntza beka argitaratu zuten. Ikerketa beka honen helburua Usurbilgo emakume baserritarren inguruko historia jaso, landu eta herritarrei nahiz EHko jendarteari transmititzea zen. Leire Urkidi eta Maitane Arnaiz izan ziren ikerketa bekaren irabazleak eta txostena argitaratzeaz gain, “Lurra, lana, izana: Usurbilgo emakumeen ahotsak” izeneko dokumentala egin dute. Arnaizekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Oier Araolaza eta Sabin Bikandirekin, dantzari buruz aritu gara

2015-10-15

Oier Araolaza dantzari eta antropologoak dantza du afizio eta ofizio. Sabin Bikandik, berriz, txistua eta danbolina ditu lagun, eta Aiko taldeko kidea da. Aspaldi dabiltza plazaz plaza erromeriak antolatzen, gure ohitura zaharrak berri eginez. Aurrez aurre jarri ditugu.