Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoaren irudia
ArteKale | Dantza eginez, tradizioa eta etorkizuna hizpide

2015-10-15

Oier Araolaza eta Sabin Bikandi dantzariak aurrez aurre jarri ditugu. Tradizioa eta dantzaren bilakaeraz aritu gara beraiekin. Erreportajeen tartean, Markeliñe taldearen “Andante” antzezlana ezagutu eta Galtzagorri elkartearen 25. urteurrenaren berri eman dugu. Azkenik, asteburuko agendari begira jarri gara. Elizondon ospatuko den Nafarroa Oinez festa da hitzordu garrantzitsuena.

bideoaren irudia
Bilboko Itsasadarra itsas museoan barrena

2015-06-24

Bilboko itsas museoak, Bizkaiko hiriburuaren itsasadarrak azkeen urteetan izan duen eraldaketa nabarmena agerian uzten du. Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta eta honen bidez, Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna hobeto ezagutzeko aukera dago.

bideoaren irudia
San Juan baleontziaren erreplika, XVI. menderako jauzia

2014-07-22

XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika eraikitzen hasi dira Albaola Fundazioa eta Donostia 2016. Ekainean jarri zuten lehen egur zatia, eta 2016. urterako ontzia amaituta egotea espero da. San Juan baleontziaren berrikuntza Donostia 2016ren proiektu indartsuenetako bat da, eta Kultur Hiriburutzaren enbaxada ibiltaria izango da. Donostiako proiektua izan arren, Euskal Herri osoaren itsas ondarea irudikatuko du.

bideoaren irudia
Jarri dute XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren lehen egur zatia

2014-06-25

XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika aurkeztu dute Albaola Fundazioak eta Donostia 2016k. Gaur jarri dute erreplikaren lehen egur zatia, eta 2016. urterako ontzia amaituta egotea espero da. San Juan baleontziaren berrikuntza Donostia 2016ren proiektu indartsuenetako bat da, eta Kultur Hiriburutzaren enbaxada ibiltaria izango da. Donostiako proiektua izan arren, Euskal Herri osoaren itsas ondarea irudikatuko du.

bideoaren irudia
Frankismoan fusilatu zituztenen omenezko eskultura jarriko dute Donostian

2014-01-27

Gaur aurkeztu dute Donostiako Udalean Dual izeneko lana, altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarrak oroitu eta omenduko dituen eskultura. Amaia Mateos eta Tomas Villanuevak egin dute eskultura, eta martxoaren amaiera aldera jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean.