Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Itsaso Lekuona Topagunea: "Gau Beltzan garai bateko ohiturak berreskuratu nahi ditugu"

2019-10-31
Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza berreskuratu nahi du herri desberdinetan. Horretarako, webgune bat ireki du eta bertan jaia aurrera eramateko irizpideak ageri dira. Euskal Herrian aspalditik ospatu den jaia izan da hau, uzta garaiari agur esateko.
bideoa prestatzen
Euskal Herrian zehar egongo da ikusgai "Euskaldunak Kalifornian" erakusketa

2019-10-25
Euskaldunak munduko hainbat tokitan sortu dituzte komunitateak historian zehar. Leku horietako bat Kalifornia da, Estatu Batuetan eta “Euskaldunak Kalifornian” erakusketak gure kulturak Estatu hartan izandako eraginaren isla ekarri du Euskal Herrira. Bilboko Euskal Museoan estreinatu da Euskaldunen historia eta eragina laburbiltzen duen.
bideoa prestatzen
Memoria historikoa, Marino Ayerra, Tafallako Uholdeak eta Maddi Barber

2019-09-24
Memoria historikoa, Marino Ayerra, Tafallako Uholdeak eta Maddi Barber hizpide izango digu Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
Marino Ayerraren “No me avergoncé del evangelio” liburuaren argitalpen berria aurkeztu dute

2019-09-23
Marino Ayerra Altsasun apaiz izandakoaren “No me avergoncé del evangelio” liburuaren argitalpen berria aurkeztu dute. Iruñeko Elkar aretoan egindako agerraldian Txalaparta argitaletxeak, Javier Ollok Altsasuko alkateak eta Teresa Ayerra, egilearen alabak parte hartu dute.
bideoa prestatzen
'Batasunaren Pribilegioa' hitzarmenak 600 urte beteko ditu igandean

2019-09-06
XII. mendean Iruñea hiru hiribildutan banatzen zen: Nabarreria, San Cernin eta San Nicolas. 1423an Nafarroako Karlos III.ak, hiribilduek bat egiteko agindua eman zuen. Irailaren 8an sinatu zen. Hitzarmen horri deitzen zaio “Batasunaren Pribilegioa”. Lau urte barru 600 urte beteko ditu.
bideoa prestatzen
"Sei Stolpersteine, sei barakaldarrentzat"

2019-06-25
Jagoba Alvarez Alazne ikastetxeko historia irakaslea da. DBHko laugarren mailako bere ikasleekin bigarren mundu gerra lantzerakoan, liburuetatik harago eraman nahi izan du gaia. Espainiako Kultura Ministerioaren datu baseetan arakatu eta nazien kontzentrazio esparruetara bidalitako 6 Barakaldar topatu zituen eta horien inguruan ikertzera gonbidatu zituen ikasleak. Ikasturtean zehar gaia landu ostean, klasetik atera eta herriarekin partekatzeko intentzioa dute orain. Gunter Demning artistaren sei Stolpersteine instalatzeko eskatu diote Barakaldoko udalari, nazismoak atxilotu eta torturatutako sei barakaldarren omenez.