Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoa zendu da

2020-04-21
Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoa zendu da. Nafarroaz maiteminduta zegoen artista 1924an jaio zen Azkoienen, nahiz eta bihotzez Artetarra ere bazen, bertan sortu baitzuen Museo Etnografikoa. Oteiza eta Txillidaren arteko bidean, eskultore adimentsua izan zen Ulibarrena; bere ibilbidean herri xehea ardatz eta inspirazio izan zuen. Gauza txikietan aurkitzen zuen handitasuna, egurrezko koilaretan, ate zaharren mosaikoetan, uztarri eta lanabesetan. Beste iparretako bat Nafarroa eta bere memoria gordetzea izan zuen. Artetako museoan, Nafarroako erresumako uztarri zaharrak eta jostailuak zituen, kopak eta “foruen afera”rekin zerikusia zuten hamaika objektu. Museoan balio handiko piezak bildu zituen, Eunateko Kristo Erromanikoa edota Goya eta Picassoren margoak.
bideoa prestatzen
Antonio Álvarez-Solís: "Demokratikoki hil nahi dut, eta hori herentzian utzi"

2020-03-31
Chato Galante eta Álvarez Solís egungo historiako erreferente politikoak zendu dira azken egunotan eta minutu batean bada ere, tartea egin nahi izan diegu in memoriam Hamaika Telebistan.
bideoa prestatzen
Albaola faktoria XVIII. mendean hondoratutako itsasontzi bat bilatzen ari da Kontxako hondartzan

2020-02-25
Donostia babesteko, Kontxako horma eraikitzen ari ziren soldaduek 1753. urtean aurkitu zuten itsasontziaren saskarra, eta ikerketaren helburua aztarna horiek berraurkitzea da; izan ere, baliteke itsasontzia XVII edo XVIII. mendekoa izatea.
bideoa prestatzen
Bilboko ikastetxeetako 1.500 umek hiriko kaleetan ospatu dituzte Aratusteak

2020-02-21
1500 ume inguruk hartu dute parte urtero Bilboko hiriak zeharkatzen dituen aratusteetako desfilean. Albiako Lorategietatik abiatu dira Plaza Berriraino, bertan, txokolate-jana ere izan dute gazteenek.
bideoa prestatzen
Epaiaren zain geratu da Iruña-Veleia auzia

2020-02-20
Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohia jo du akusazio papera izan duen Arabako aldundiak grafitoen egiletzat. Hiru elementu nabarmendu dituzte oinarritzat: grafologia ikerketak, aztarnategian ibilitako arkeologoen lekukotzak eta Espainiako Kultur Ondarerako Institutuaren ikerketa. Delituen artean, ondarea hondatzea eta iruzur egiteari, omisio delitua eta dokumentuak faltsutzea ere gehitu dizkiote. Bost urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Gilentzat guztira, eta bi urte eta sei hilabetekoa Ruben Cerdan ikertzailearentzat, ustez egin gabeko ikerketa batzuen truke dirua kobratu zuelakoan. Bi akusatuen defentsek absoluzioa eskatu dute.
bideoa prestatzen
Europako zuhaitz ederrena izenda dezakete Mendazako Hiru Hankako Artea

2020-02-18
Lizarrerriko Berrotza ibarrean kokatua dago eta aise esan daiteke Mendazako biztanle zaharrena dela. Hiru Hankako Arteak 1.200 urte dauzka eta Europako zuhaitz ederrenen hautagaien zerrendan dago aurten. Otsailean hartuko dute erabakia eta herritarrek botoa eman dezakete.