Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Bederatzi egunez hiria koloreztatuko dute Bilboko aratusteek

2020-02-13
Otsailaren 15ean emango diote hasiera egitarauari Bilboko Kafe Antzokian kopla txikien lehiaketarekin. Amaiera, aldiz, 25ean, sardinaren erretzearekin. Tartean hamaika kontzertu, antzerki, lehiaketa eta abarrek hartuko dute Bilboko erdigunea.
bideoa prestatzen
Grafologoek ezin izan dute egiaztatu idatziak Eliseo Gilek egin zituenik

2020-02-12
Iruña-Veleiako epaiketaren zortzigarren egunean grafitoak aztertu dituzten grafologoen txanda izan da. 'Antzekotasunak' aurkitu dituzte idatzien morfologian, baina, azaldu dutenez, ezin da baieztatu pertsona bakar batek egin zituenik.
bideoa prestatzen
Bost urteko konponketa lanen ostean, Iruñeko Katedraleko klaustroa ireki dute

2020-02-11
Egoitzaren zaharberritze lanek 4 milioi euroko kostua izan dute eta hamahiru fasetan banatu da. Gaur aurkeztu dute Iruñeko Katedraleko klaustro zaharberritua. Obra lanak luzeak izan dira eta besteak beste bertan jatorrizkoak ziren zenbait elementu berreskuratu dituzte.
bideoa prestatzen
Erbestea izango da Memoriaren Nafarroako Institutuaren lan-ildo nagusia

2020-01-27
Aurtengoan 36ko kolpe faxistaren ondorioz eta frankismoak bultzatuta Nafarroa utzi eta estatuko mugez haratago alde egin behar izan zituzten nafarren senideen testigantzei arreta berezia paratuko die Nafarroako Gobernuak.
bideoa prestatzen
Ondarea ezagutzearen eta kontserbatzearen garrantzia azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak

2019-12-11
Sancho el Sabio Fundaziora egin du bisita lehendakariak.Helburua partekatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta fundazioak: ondarea gorde, zaindu, babestu, balioetsi eta hedatzea, hain zuzen ere. Jaurlaritza Euskadiko Liburutegi Digitala garatzen ari da. Proiektu honetan, Sancho el Sabio Fundazioa bidelagun dauka.
bideoa prestatzen
Auritzeko gune termalean aurkitutako objektuak aurkeztu ditu Aranzadik

2019-12-09
Auritzeko gune termalean aurkitutako objektuak aurkeztu ditu Aranzadik. Zientzia elkartetik azaldu dutenez, emaitzek agerian uzten dute erromatar garaiko aztarnategiak duen potentzialtasuna, Zalduako terma gunea, hiri-izaerako aztarnategia dela argitu baita.