Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Jaizkibel V aztarnategian hilobi bat topatu du Aranzadi Zientzia Taldeak

2019-03-06
Jaizkibel V Kromletx-a hilbo bat izan zela ezagutarazi du Aranzadi Zientzia elkarteak. Hondarribiko Jaizkibel mendian egindako ikerketa arkeologikoen arabera, duela 2.000 edo 3.000 urte, brontze aroan, hildako baten errautsak lurperatzeko egitura borobila da bertan topatu dutena.
bideoa prestatzen
Atarrabiako ihauteriak hiriguneko landa ihauteriak berreskuratzeko aitzindari

2019-02-26
Ihauteriak Iruñerrian gainbeheran daude azkeneko urteetan. Hainbat adibide dira aipagarri baina badira ere eredugarri diren herri ekimenak. Atarrabian hirugarren urtez herriko landa ihauteriak antolatu ditu Etxebeltza Elkarteak. Herriaren historian oinarritutako ihauteri istorioa antolatu dute, nekazari eta industriaren arteko liskarrean oinarrituta.
bideoa prestatzen
Hasi da txakolinaren festa Getarian

2019-01-17
Getariako Txakolina jatorri izenak 2018ko uztako txakolina aurkeztu du gaur, Getariako San Anton egunean. Bertan izan dira Emilio Ostolaza jatorri izenaren elkarteko presidentea, upategietako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak. Jakitea elkarteko kideak igo dira jarraian oholtza gainera. Bertako sukaldaritzaren alde egindako lanagatik jaso dute San Anton eguneko omenaldia, Markel Olanoren eta Emilio Ostolazaren eskutik. Gure Txeru eta Gazte Alaiak taldeko kideek aurreskua egin diete, eta ondoren, upategietako ordezkariek, Jakiteako eta instituzioetako ordezkariek topa egin dute 2018ko uztako txakolinarekin.
bideoa prestatzen
Euskal mitologiaren erakusleiho artistikoa izango den baso biziduna

2018-12-21
Bilbao 700 Fundazioak euskal mitologiaren baso biziduna errotu du Zabalguneko eraikinean. Bertaratzen direnek, gure mitologiako pertsonaiekin elkartu ahal izango dute, esperientzia sentsorial baten bitartez. Queralt Saul-en zuzendaritza artistikoa eta Juan Kruz Igerabideren testuak bidelagun, "Izen, izan" baso artistikoan murgiltzeko aukera egongo da.
bideoa prestatzen
Ajoarrieroa, inork egin ez duen errezeta

2018-12-14
Abenduaren 16an, 21:00etan, Ajoarrieroa saioko azken atala ikusteko aukera izango dugu. Bertan, saioan zehar gonbidatutako guztien errepasoa egingo dugu eskaini diguten kontutxoren baten aipamena eginez.
bideoa prestatzen
Stan Lee hil da, Marvel-eko superheroi oinazetsu, anitz eta miresgarrien sortzailea

2018-11-13
Stan Lee hil da, 95 urterekin, Marvel-en komikietako pertsonaia ikoniko batzuetako sortzailea: X-Men, Spider-man, Lau miresgarriak, Dardevil, Hulk, Sorgin gorrimina, The Avengers, Thor, Iron-Man, Black Widow edo Emakumezko Ikusezina. Superheroi humanoak bilatzen zituen, oinazetsuak, normatibetatik kanpokoak, bazterrekoak, emakumezkoei lekua eginez.