Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
"Jamaikako neska", Joxemari Iturralderen azken eleberria

2019-06-04
Joxemari Iturraldek bere azken eleberria aurkeztu du gaur Harkaitz Canoren laguntzarekin Donostiako Liburutegi nagusian. Jamaikako Neska izenburupean, Iturraldek Dafne Zorregieta Rondall izeneko neska baten istorioa idatzi du. Protagonistaren aita, euskaldun erbesteratua da, eta ama, berriz, Mexikon bizi den holandarra. Harkaitzek nobela poliedrikotzat jo du istorioa. Iturraldek nortasun handiko emakumea eraiki duela nabarmendu du Canok. Abaraska itxura duen nobela dela azaldu du Harkaitzek, istorio asko dituena eta lehen pertsonan kontatua. Iturraldek azaldu du liburu hau istorioak kontatzearen aldeko erreibindikazioa izan dela eta protagonistak istorio asko kontatzen dituela bere bizitzeko modua delako. Pamiela argitaletxeak argitaratu du Joxemari Iturralderen Jamaikako neska liburua, eta 231 orrialde ditu.
bideoa prestatzen
Gobernu aurrerakoi bat eratzeko konpromisoa berretsi du Chivitek

2019-06-04
Nafarroan, lehendakari izateko negoziaketekin aurrera jarraitzeko borondate irmoa erakutsi du Maria Chivite, PSNren lehendakarigaiak. Nafarroako Alderdi Sozialistaren twitterreko kontu ofizialean gaur eguerdian kaleratutako txioaren arabera: ezkertiarra eta aurrerakoia izango den gobernu bat osatzeko aukera dutela diote sozialistek, eta hartutako konpromisoa beteko dutela. Mezu horrekin batera, kanpainako ekitaldi nagusian ateratako bi argazki igo ditu Chiviteren alderdiak.
bideoa prestatzen
Bi etxe kaleratzeren aurkako elkarretaratzea egin dute CaixaBankeko egoitzaren aurrean

2019-06-04
CaixaBankek putre-funts batekin akordioa erdietsi ostean, bi etxe kaleratze betetzeko agindua eman du. Bi kasuetan akordioak erdietsi zituen bankuak jabeekin. Etxe kaleratzeen aurkako plataformak putre-funtsen presentzia geroz eta handiagoa dela salatu du.
bideoa prestatzen
'Zubiaurretarrak: Memoria grafikoa' erakusketa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren museoak

2019-06-04
Ramón eta Valentín Zubiaurre anai margolarien argazki eta film bilduma batean datza erakusketa, Ekainaren 5etik urriaren 6ra ikusgai egongo dena. Funtsak erakusten gaztaroan argazkigintza eta zinemarekiko izan zuten zaletasuna eta, gehien bat, Zubiaurre familiaren eguneroko bizitza ageri dituzte irudiek. Denbora luzeko lana izan da argazki eta film guztiak biltzea, 2017ko ekainan hasitako proiektuaren emaitza baita erakusketa hau.
bideoa prestatzen
Bilbo hiriaren 719. urteurrenean ospatuko da Gau Zuriaren 20. edizioa

2019-06-04
Bilbo hiria sortu zela 719 urte beteko dira aurten. Gau Zuria jaialdian, hiriaren urteurrena ospatzen da, kale eta leku esanguratsuenak argi, soinu eta ikuskizun harrigarriekin apaintzen dituzte urtero. Aurten, Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Gau Zuriaren 20. edizioa izango da. Argi eta soinu ikuskizunez gain, bideojokoak, antzerkia, musika, dantza eta magia izango dira. Ekainaren 14 eta 15ean, gauak argizteaz gain, egunez ere ekitaldiak antolatu dituzte aurten. Jaialdia egin ahal izateko, 600 pertsonek egingo dute lan. Josune Ariztondo Bilbao 700eko zuzendariak adierazi duenez, milioi bat euroko aurrekontua behar izan dute jaialdia antoaltzeko. Argiztapenak 22:30etik 2:00era egingo dituzte; ikuskizun bakoitzak, bere aldetik, bere ordutegia izango du.
bideoa prestatzen
Unibertsitatean Sartzeko Ebaluaketari ekin diote 3.285 ikaslek Iruñea eta Tuteran

2019-06-04
Selektibitatea izandako Unibertsitatean Sartzeko Ebaluaketa (USE) hasi da Nafarroan. Iruñea eta Tuteran 3.285 ikasletatik 891k euskaraz eginen dute froga. Aurtengoan Iruñeko NUPen kanpusean, ikasleak lehenengo, bigarren eta hirugarren solairuetan banatu dituzte, guztiak gela txikiagoetan egongo direla bermatzeko.