Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Beñat Iturrioz: "Interesatzen zaiguna da euskal iruditeria euskal mitoen bidez eraikitzea"

2019-06-04
Maiatzaren hasieran estreinatu zuten Napardeath satira politikoa, Beñat Iturriozek zuzendu, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak ekoitzi eta 150etik gora lagunen auzolanak gauzatu duen filma. Beñat Iturriozek eta Xabier Padinek 2011n Ataun of the Death filmarekin abiatu zuten trilogiaren azken atala.
bideoa prestatzen
Nafarroako erakundeen etorkizuna Madrilen erabakiko ote da?

2019-06-03
Igaro berri diren hauteskundeen zikloaren ostean, orain balizko akordio eta itunen garaia da. Erakunde ezberdinetako egoerek arreta bereganatu dute azken orduetan, bereziki Nafarroako kasuan. Izan ere, PSOEk ez du begi onez ikusten PSNk EH Bilduren abstentzioa negoziatzea. Guzti honen inguruan aritu gara Gorka Mostajo eta Izaskun Duquerekin batera.
bideoa prestatzen
Bilbao Basket-ek ACB Ligan jokatuko du berriz

2019-06-03
Bilbao Basket ACB Ligara itzuliko da, Miribillan lehiatutako lauko finalean Iberojet Palma taldeari 62 eta 55 irabazi ostean. Horrenbestez, beltzezko gizonek goreneko mailan jokatuko dute urtebetez LEB Ligan aritu ostean. Alex Mumbruk zuzentzen dituen jokalariek zaletuen berotasuna jaso zuten eta bulkada horien indarrarekin, igoera eskuratu zuten.
bideoa prestatzen
Euren talentuak erakutsi zituzten igandean Donostian hainbat gaztetxok, Izarrak Plazara ikuskizunean, Olatu Talka jaialdiaren baitan

2019-06-02
Joan den Apirilean ekin zioten igandeko agerraldia prestatzeari, koatx baten laguntzarekin, eta hilabete hauetako lanaren fruitua erakutsi zuten Alderdi Ederren, bertatratu ziren ikusle guztien aurrean
bideoa prestatzen
EAEn alokairuaren batez besteko prezioaren errekor historikoa salatu du ELAk

2019-06-03
EAEn alokairuaren batez bezteko prezioak errekor historikoa jo duela salatu du ELAk. Sindikatuaren esanetan, alokairuaren prezioa %10 igo da azken urtean, eta etxebizitzarena %8,9. 2019ko datuak kontuan hartuta, EAEn lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.047, 7 eurokoa dela adierazi dute sindikatuko kideek, iaz baino 10 altugoa. Eara berean etxebizitzaren salmentaren prezioak ere %8,9ko igoera izan duela azpimarratu dute sindikatuko kideek.
bideoa prestatzen
Osasunak ligako txapeldun izatea lortu du

2019-06-03
Osasuna ligako txapeldun da. Kordoban irabazi ostean bigarren mailako ligako lehengo postuari matematikoki eutsiko dio. Kopa heldu den larunbatean jasoko du estatuko futbol federazioko presidente-ordearen eskutik, Oviedoren aurkako partidan.