Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Milaka taupada elkartu dira Errenterian, hezkuntza publikoaren alde

2019-06-03
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu dute, Koldo Mitxelena ikastetxeak antolatuta, Makina bat taupada lelopean. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Hezkuntza lege berri baten beharra defendatu du, XXI. mendeko aldaketetara egokitzeko. Legea prestatzeko "lehen urratsak" egiten ari direla jakinarazi du.
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Porruak, Kardoa, Piparrika eta koloretako azelgak

2019-05-31
Hiri Baratzea: Porruak landatu, Kardoa jaso, Piparrika poiektua ezagutu eta koloretako azelgak Iñigo Segurolaren eskutik.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #71: Screamers and Sinners + Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa 2019

2019-05-30
Hiru dimentsiotan dator aste honetako musikazuzenean telebista saioa! Screamers and Sinners talde gipuzkoarrak psychobilly giroetan datorren "hypnosia" diskoa kaleratu berri du, eta lan berria ezagutzeko entsegu lokalean bildu gara laukoarekin Bigarren erreportajean MusikaZuzenean Jaialdi Akustikoa izango dugu hizpide. Igande honetan ospatuko da Usurbil herriko Sutegi antzokian eta bertan formatu txikian ibiltzen diren 12 musika proposamen batuko ditugu Jaialdi ederrean. Erreportaje txikian bakoitzaren lagin bat ezagutuko dugu!
bideoa prestatzen
Abian da Bilboko Liburu Azokaren 49. edizioa

2019-05-30
Bilboko Liburu Azokaren 49. Edizioa abian da. Ekimenak, Areatza “irakurzaletasunaren erdigune” bilakatu nahi du eta Aburto alkateak Liburu Ganbarari eta Liburusaltzaileen Elkarteari eskerrak eman dizkie beste behin ere kultur adierazpide honen bultzatzaile izateagatik. Aurten, Miren Agur Meabe lekeitiarra eta John Branville irlandarra izan dira Laboral Kutxak ematen dituen Atea literatur sariaren irabazleak.
bideoa prestatzen
Banku Fundazioen Foroak sektore ehun aditu elkartuko ditu Bilbon

2019-05-30
Ekainaren 3an, BBK Fundazioak, CEAS-en babes eta laguntzarekin, banku fundazioen sektoreko ordezkari nagusiak elkartuko ditu. Ekitaldiaren ardatza, banku fundazioek duten gizarte eragina aztertzea izango da, erronkak eta ikuspegi estrategikoak garatuz. Besteak beste, ereduaren iraunkortasuna, finantzak, gobernantza eredua, gizarte-ekimena eta komunikazioa izango dituzte hizpide. Pedro Aspiazu, Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto bertan egongo dira.
bideoa prestatzen
"Derbia" izeneko eleberria kaleratu du Joan Mari Irigoienek

2019-05-30
Humore tonuan idatzitako nobela da. "Ganberroa" berak esan duenez. 1996an idatzi zuen "Kalamidadeen liburua"-rekin du zerikusia"Derbia" honek.