Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Lanaldi partzialetako kontratuek diskriminazioa sortzen dutela salatu du LABek

2019-05-29
LAB sindikatuak politika feministak eskatu ditu, emakumezkoek pairatzen duten soldata arrakalarekin amaitu. Izan ere, Europako justiziak berriro ere ebatzi duenez, jardunaldi partzialetako kontratuek diskriminazioa sortzen dute kotizatzerako orduan.
bideoa prestatzen
PSEk maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen balorazio positiboa egin du

2019-05-29
PSE-k maiatzaren 26ko hauteskundeetako balorazio positiboa egin du eta, aurrerantzean, “ezkerretik gobernatzen jarraitzeko” asmoa erakutsi du: Idoia Mendiak sozialisten tendentzia goratu du eta elkarrizketak hasteke daudenean, EAJri mezu argia bidali dio, bi alderdien arteko balizko akordioak “orokorrak” izan behar dira. Hori bai, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeetan gertatu daitezkeen hitzarmenak, Nafarroan zein Madrilen gertatu daitezken akordioetatik aldendu ditu.
bideoa prestatzen
Maria Solanak nafarren gehiengoak gobernu aurrerakoia babesten duela adierazi du

2019-05-29
Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, Maria Solanak, kontseilu bilerako akordioak erdiesteko bileraren ostean, asteazkenetako ohiko prentsaurrekoa eman du. Adostutako kontuak aurkezteaz gain, hauteskundeen emaitzen balorazioa eman du, botoen %1a baino gehiago oraindik ere zenbatzear delarik.
bideoa prestatzen
Igandean egingo dute Bardeetako Poligonoaren kontrako 32. martxa

2019-05-29
Igandean ospatuko da Bardeetako Tiro Poligonorako 32. Martxa. Poligonoaren aurkako asanbladak deia luzatu du igandekoa martxa jendetsua izan dadin. Eguerdian abiatuko da martxa Nafarroako parkeko Aguilares gunetik.
bideoa prestatzen
Antzerkia gazteengana gerturatuz

2019-05-28
21. Gazteen antzerki topaketak egiten ari dira Donostian. Antzerkia sutatzea eta publikoa gaztea antzokietara gerturatzea da topaketaren asmoa. Leire Orella Antzerki Topaketako teknikariarekin eta Estibaliz Curiel epaimahaikidearekin hitz egin dugu topaketaz.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioa, garaipenaren bila Panaman

2019-05-28
Gizonezkoen euskal futbol selekzioa Panamaren kontrako partida prestatzen ari da. Clementeren jokalariek aurreneko lan saioak egin dituzte, hezetasunari aurre eginez, eta Rommel Fernandez estadioa ezagutu dute. Barakaldokoak talde gaztea eraman du eta futbolariak itxaropentsu azaldu dira. Adurizek Panamako hedabideen aurrean azaldu duenez, “gure herria ordezkatzeaz oso harro gaude”. Elastiko berdea aurreneko aldiz jantziko duen Unai Bustinzaren esanetan “euskal sena baliatuz partida irabazten saiatuko gara”.